1977/2024 , 15 de Julio

Artefaktua

Injustizia handi baten lekukotzak, lehen pertsonan kontatuak

'Egin' eta Egin Irratiko itxiera bertatik bertara bizi izan zuten pertsonen testigantzak jaso izan ditu GARA-NAIZek.

Martin Garitano eta Tomas Arrizabalaga, NAIZ Irratiko estudioan.
Martin Garitano eta Tomas Arrizabalaga, NAIZ Irratiko estudioan. (NAIZ)

«Ahotsik ez duten horiei ahotsa ematea», horixe izan zen, bere sorreratik, 'Egin'-ek izan zuen ardatzetako bat. Besteak beste, huraxe izan zen espainiar Gobernua proiektu komunikatibo hori ixtera eraman zuen arrazoietako bat. 1977. urtetik tradizio izan den horri jarraitutasuna emanez, GARAn ere ugariak izan dira ahotsa kendu zieten haiei eskainitako tarteak.

Kazetaritzak eta GARA-NAIZek azken urteotan izandako bilakaera teknologikoaren ispilu, itxiera dramatiko haren 20. eta 25. urteurrenen harira atondutako bi pieza bildu ditugu.

Lehenengo bideoan Javier Salutregi, Pepe Rei eta 'Egin'-eko beste zenbait langilerekin Eziagora egindako bisita:

 

Eta bigarrenean 'Egin'-eko erredakzio buru zen Martin Garitano, bertako kazetari Amaia Ereñaga eta Orain S.A. enpresa editoreko pertsonal arduraduna zen Tomas Arrizabalagak NAIZ Irratian izandako irrati tertulia:

25 urte 'Egin' itxi zutenetik, lehen eskuko oroitzapenak

Loading player...

 

Lehen pertsonan bizitako oroitzapenen bidez, pasarte hura gertuagotik ezagutzeko aukera izan genuen, ahotsa kendu nahi izan zieten haien ahotik.