1977/2024 , 23 de Octubre

Artefaktua

Bengoetxea Autobusak, 43 urte dispertsioaren bolantean

18 urte zituela anaia atxilotu eta dispertsioa zer zen ezagutu eta gero, presoen senideen zama hura arintzeko lan egingo zuela erabaki zuen Ander Bengoetxeak. 43 urteren buruan, 2021ean, hartu zuen erretiroa.

Ander Bengoetxea, autobus baten bolantean.
Ander Bengoetxea, autobus baten bolantean. (Andoni CANELLADA | FOKU)

2021. urtean hartu zuen merezitako erretiroa Ander Bengoetxea autobus gidariak, 43 urte bolantearen aurrean edo Errenteriako bulegoan bidaiak antolatzen eman eta gero. Dispertsioari estu lotutako jardun luzea izan zen berea.

18 urte zituela, 17 urteko bere anaia atxilotu zuten Gernikako beste gazte batekin batera. Anaia Martutenen sartu zuten, baina bestea Ocañara bidali zuten. Mikrobus txiki bat antolatu zuten bisitan joateko. Anderrek ez zuen oraindik gidatzeko baimenik, baina bere patua zein zen jakin zuen egun hartan. Esperientzia horren ostean, lau hamarkada baino gehiago eman zituen asteburu oro kartzeletara zihoazen autobusak gidatzen edo bidaiak antolatzen.

«Dispertsioa nire azalean ezagutu nuen lehenengoz bidaia hartan, eta astakeria bat zela ikusi nuen. Orduan erabaki nuen nire esku zegoena egin behar nuela dispertsioa sufritzen zutenen alde. Ez nekien nola, baina banekien lagundu egin nahi nuela», azaldu zuen 2021eko urriaren 23an GAUR8-n Amagoia Mujikak argitaratutako erreportaje zabalean.

Hemen berreskuratu daiteke orain artikulua.