NAIZ.INFO
AZPEITIA

Itxialdia hasi dute Azpeitiako Corrugadoseko langileek

Lantegira sartu eta itxialdia hasi dute Azpeitiako Corrugadoseko langileek. Arazoari irtenbidea emateko enpresako buruekin bilera bat egitea da euren helburua.

Euren lanpostuen defentsan egiten ari diren aldarrikapenak lantegi barrura eraman dituzte Azpeitiako Corrugadoseko langileek.

Era horretan, itxialdia hasi dute 10.00ak aldera enpresako langileek, prentsa ohar batean adierazi dutenaren arabera.

Egoerari irtenbide bat emateko, enpresako buruekin bilera bat egitea da euren helburua.