NAIZ.INFO
GASTEIZ

EAJ abstenitu egingo da Arabako aurrekontuen bozketan

EAJk ez du eskatuko Araban PPren foru Gobernuak aurkeztu duen aurrekontu proiektua itzultzeko baina asteazken honetan Batzar Nagusietan egingo den osoko bilkuran abstenitu egingo da. Horrek iazko aurrekontuak luzatzea eragingo du ziurrenik.

EAJk Arabako Batzar Nagusietan duen bozeramaileak, Ramiro Gonzalezek, iragarri du bere taldea abstenitu egingo dela asteazken honetan egingo den osoko bilkuran. PPrekin izan dituzten negoziazioetan aurrekontu proiektua «hobetzea» erdietsi dutela esan du, baina ezin izan dela jeltzaleek nahi zuten «aldaketa erradikala» burutu. Ondorioz, EAJren hamahiru batzarkdeak abstenitu egingo dira.

Foru Gobernuan dagoen PPk 51 batzarkideetatik 16 ditu eta aurrekontuak aurrera ateratzeko gutxienez beste hamar boto behar ditu. EH Bilduren hamaika batzarkideek eta EBren biek osoko zuzenketak aurkeztu dituzte, eta PSEk iragarri du aurrekontuen aurka bozkatuko dutela bere bederatzi ordezkariek.

Horrenbestez, litekeena da PPk iazko aurrekontuak luzatu behar izatea.