NAIZ

Euskal iheslarien alde egiteagatik hil zituzten Morroni eta Facal, gogoan aurten ere

Abuztuaren 24. batek anai bilakatu zituen Euskal Herria eta Uruguai, dela 26 urte. Euskal iheslariak Espainaratu ez zitzaten milaka lagun elkartu zen Montevideoko Filtro ospitalaren aurrean eta horietako bi hil egin zituzten. Gogoan izango da gaur ere, bai han bai eta hemen ere.

Morroni eta Facal. (LAB)
Morroni eta Facal. (LAB)

Euskal Herrian gauerdia pasata dela abiatuko da Montevideon «Filtroko gertaerak» gogoan hartzen dituen mobilizazioa. Aurten ere, pandemiak dena oztopatu eta baldintzatzen duen arren, ez da justiziaren aldeko aldarririk faltako. 26 urte geroago, bi hildako eragiteagatik inor ez dutela oraindik zigortu salatuko dute. Are gehiago azken urteotan izen jakin bat zabaldu denez, ustezko egilea izan zenarena.

Zoritxarreko arratsalde hartan, 1994ko abuztuaren 24an, Montevideoko ospitalaren aurrean gose greban ziren euskal iheslarien alde egiten zuten milaka lagunetako bi besterik ez ziren Fernando Morroni eta Roberto Facal.

Lehena bertan akabatu zuten, Poliziaren oldartze bortitzean, eta Facal bere etxe ondoan ageri zen hilik; hasierako momentuan lapurreta baten ondorio gisa irudikatu nahi izan zuten baina arrazoia politikoa zela baieztatuko zen laster.

Geroztik hona, urtero-urtero gogoratu dute Montevideon sarraski hura, asilo eskubidea aldarrikatzeagatik eta euskal hiritar ezagun haiek babesteagatik burutua. Eta Uruguain polizi bortizkeriaren ikur den Fernandoren ama, Norma Morroni, Euskal Herrian izan da, besteak beste euskal presoen senideekin elkartuz. Hauxe da iaz, 25. urteurrenean, NAIZek argitaratu zuen kronika.

Euskal Herrian, Askapenak edota LABek urtemugari erreparatu diote, mezu hauetan: