Doctor Deseo Hondarribian

Fecha

07.09.24 - 07.09.24

Lugar

Gipuzkoa - Hondarribia

Hondarribia eta Altsasun ariko irailean Doctor Deseo taldea.
Hondarribia eta Altsasun ariko irailean Doctor Deseo taldea. (DOCTOR DESEO)

Irailarekin batera, hemen dira Hondarribiko jaiak, eta horrekin batera, musika gaualdi interesgarriak. Herriko bentan ospatuko dira kontzertu nagusiak, eta bide horretan Zea Mays, Esne Beltza, Hok Ttuk Amalau, Belako, Akerbeltz, Dj Bull, edota J Martina ariko dira zuzenean. Irailaren 7an Doctor Deseo taldearen txanda izango da, gaueko 22.00etatik aurrera, eta doako emanaldian.

30 urte errepidean

Euskal Herriko musika liburuetan letra larriz idatzi beharrekoa da Doctor Deseo. 80eko hamarraldiaren hasieran sortu ziren, Euskal Rock Erradikala deituak gogor kolpatzen zuen garai oldarkorretan. Musikalki rocka lantzen zuten ere, baino pop giroetara bideratua, eta hitzetan bestelako gaiak jorratzen zituzten, garaiko hitz borrokalari eta zuzenen ondoan, bestelako gaiak landuz.

Horrela eman dituzte hiru hamarkada, eta bidean diskografia oparoa batu dute, guztira hamabi disko baino gehiago, eta tartean, euskara hutsez osaturiko ‘Maketoen iraultza’ kasu. Hondarribiko emanaldian musika bidea errepasatuko dute ia bi orduko emanaldian, 1987 urteko lehen diskotik, aurten kaleratu den ‘En el brillo de tus ojitos’ diskoraino.

Abendua antzoki bira

Ez da hau izango ordea, irailean eskainiko duten emanaldi bakarra. 13an Altsasun ariko da Doctor Deseo taldea, herriko jaien egitarauaren barnean, eta doako emanaldian ere. Kontzertu hau eskaini ostean atsedenaldi bat hartuko du Bilboko bandak, eta abendura bitartean ez ditu emanaldi gehiago egingo.

Izan ere, ‘Suavemente me mata con su canción’ Antzokietako bira abiatuko du taldeak, eta bide horretan Agurain, Donostia, Iruñea eta Tolosa bisitatuko dituzte bira txikian bezain berezian. 2025 urtea Bilboko Arriaga antzokian hasiko du taldeak, urtarrilaren 11 eta 12an eskainiko dituzten emanaldi bereziekin.

Sarrera guztiak https://www.doctordeseo.com/ atari digitalean eskura daitezke.

Ubicación

Benta
Benta
Hondarribia. Gipuzkoa

Enlaces