Dokak programatutako hiru kontzertu, Intxaurrondo Kultur Etxean

Fecha

26.04.24 - 03.05.24

Lugar

Gipuzkoa - Donostia

Anestesia agurreko bira betean da.
Anestesia agurreko bira betean da. (DOKA)

Iazko urte bukaeran, Dokak bere ateak behin-behinean itxi beharrean aurkitu zen sabaiko egituran aurkitutako kalte larriak zirela-eta. Donostiako Kafe Antzokiak bertan behera utzi behar izan zituen zortzi musika talderen hiru kontzertu eskainiko ditu Intxaurrondo Kultur Etxean. Apirilaren 26an Herenegun, Mugan, Indabe eta Ithaka taldeak izango dira Intxaurrondoko oholtzan.

Apirilaren 27an Anestesia eta Goma-2ren txanda iritsiko da. Eta maiatzaren 3an Kerobia eta Bi Zaldi ariko dira zuzenean.

Informazio gehiago hemen.

Kontzertuetarako sarrerak Dokaren webgunean daude eskuragarri. Agortuta zeuden taldeen kontzertuetarako beste 150 sarrera jarri dira salgai.

Taldeak

Herenegun taldeko bederatzi kideeek ska, reggae eta rock erritmoak nahasten dituzte, abesti alai eta dantzagarriak eginez. 2023 amaieran haien bigarren diskoa aurkeztu dute, ‘Bi mundu’, zazpi abestiz osatua. Disko honetan ere erritmo alaiak eta kañeroak egon arren oinarri, landuagoak diren kantak aurkitzen ditugu, bai musika aldetik zein transmititzen diren mezuen aldetik, taldeak izan duen garapenaren erakusle.

‘Aurrera ez den alde batera’ (2023) bigarren diskoa ari dira aurkezten Mugan taldekok kideak.

Indabe taldeak, berriz, ‘Azaletik’ atera berri du, taldearentzat bide berri baten hasiera markatuko duen abestia.

Ithaka 2023an argitaratu berri duten biluzten diskoan, post- punk, alt- rock, stoner edo postrock doinuak aurki daitezke. Energiaz betetako baxu eta bateria riffak, gitarra melodiko eta malenkoniatsuez babestuak.

Hainbat gertaeren ondoren –gaixotasunak eta Belokiren agurra– azken zuzenekoetan murgiltuta daude Anestesiako kideak. ‘Azken heriotza’ izendatu dute bira.

Goma-2 taldeak izen bereko EPa 2021eko Gabonetan grabatu zuen.
Bertan frustrazioz beteriko letrak entzun daitezke. Leherketa.

Kerobia taldeak ‘Gora bizitza’ (eta esploraziorako beste zenbait aurrebaldintza) singlearekin hasitako birari ekingo dio berriro. 2024ko emanaldi hauek ‘Hilak’ albumaren bigarren zatian kokatzen dira. Kerobiaren show berriak bere abesti elektrikoenak kantu akustikoekin nahasten dituen proposamen bat egiten du, non publikoaren parte-hartzea ikuskizunaren ezinbesteko parte izango den.

Bi Zaldiri dagokionean, hasiera batean mundu mailako hit-ak euskaratzeari ekin bazioten ere, 2016az geroztik euren kantak sortu eta grabatzen hasi ziren.

Ubicación

Intxaurrondo Kultur Etxea
Felix Gabilondo Plaza,1
Donostia. Gipuzkoa