El Columpio Asesino Iruñean

Fecha

08.09.24 - 08.09.24

Lugar

Nafarroa - Iruñea

Gaur egun taldea osatzen duten bost kideak.
Gaur egun taldea osatzen duten bost kideak. (JOSETXO PEREZ)

Aurrera doa El Columpio Asesino taldeak martxan jarritako agur bira, eta bide horretan etxean ariko da igande honetan, Iruñeko Gaztelu Plazan eskainiko duen doako emanaldi berezian. Saioa 20.00etan hasiko da, eta hauxe izango da taldeak Nafarroan eskainiko duen azken emanaldia.

2023. urtean iragarri zuen El Columpio Asesino taldeak bere musika bidea etengo zuela, eta geroztik kontzertu bira amaigabean da banda iruindarra. 1999. urtean eratu zen taldea, eta geroztik etengabean aritu izan dira emanaldiak eskaintzen eta diskoak argitaratzen.

Undergraund giroetan hasi zuten bidea, nortasun askoko proposamen ilun eta ausartaz, eta taldearen sona pixkanaka handitzen joan zen, batez ere ‘Toro’ abestiaren arrakasta medio. Bidean, inurri lan izugarria, eta emanaldi bakoitzean lortutako zaletu fidelak. Egun, Albaro Arizaleta (ahotsa eta bateria), Raul Arizaleta (gitarra), Cristina Martinez (gitarra, sintetizadoreak eta ahotsa), Iñigo Cabezafuego (baxua) eta Jaime Nieto (teklatuak eta sintetizadoreak) dira El Columpio Asesino.

Azken emanaldia gurean

Iruñeko Gaztelu Plazan eskainiko duten emanaldia berezia izango da, eta saretan adierazi dutenez ez dira lankidetzak faltako, eta aurreratu dituzten izenen artean Fermin Muguruzarena aipatu daiteke. 2023 urtean taldeak argitaratu zuen ‘Babel’ kantuaren moldaketa berrian hartu zuen parte Muguruzak, eta bide horretan euskaraz abestu zuen bere zatia. Igandean agertoki gainean izango da, beste hainbat gonbidatuekin batera.

Azaroaren 8 eta 9an Madril hiriko La Riviera gunean ariko da banda zuzenean, eta horiek izango dira eskainiko dituzten azken emanaldiak.

Ubicación

Gazteluko plaza
Gazteluko plaza
Iruñea. Nafarroa

Enlaces