Artelanen arteko elkarrizketa berriak Arabako Arte Eder Museoan

Fecha

29.06.23 - 31.01.24

Lugar

Araba - Gasteiz

Urtarrilaren 31a arte dago ikusgai erakusketa.
Urtarrilaren 31a arte dago ikusgai erakusketa. (ARTE EDER MUSEOA)

‘Interkonektatuta’. Izenburu hauxe hartu du Arabako Arte Eder Museoan ateak irekita dituen erakusketak. Azken urte hauetan museoak jaso dituen lanen hautaketa da. Lan berri hauekin batera, bildumaren osagai ziren beste batzuk ere badaude ikusgai.

Sartutako obra berrien eta lehendik zegoen bildumaren arteko erlazioetatik eraiki da erakusketa. «Erakunde honen historian zehar, erosketak izan dira funtsak handitzeko prozedurarik ohikoena, baina azken urteetan nabarmen handitu dira sartzeko beste era batzuk, hala nola dohaintzak, gordailuak eta testamentu-legatuak. Bakoitzak bere berezitasuna du eta proposamenak banaka aztertu behar dira, mantendu eta erakutsi beharreko multzoa hobetzeko egokia den ala ez baloratzeko. Horregatik guztiagatik, bildumak gehitzea etengabeko erronka da, gogoeta eta azterketa eskatzen dituena, artelanak ikusgai jartzean diskurtso berriak sortzeko», adierazi dute museotik.

Atalak

Erakusketa hainbat ataletan banatu da. ‘Neoklasizismoa’ izeneko ataletik hasten da. «Argien izenean, foru aldundiarekin lotutako erretratu instituzional batzuk ditugu, Arabaren alegoria bat bertako patroiaren irudiarekin, San Prudentzio, eta tokiko burgesiaren hainbat figura», diote. 

Erretratu gehiago, eremu pribatuari lotutakoak kasu honetan. «Erretratua eta izpiritu erromantikoan, barru-barruko pintura esferan sartzen gara, gizonen eta emakumeen enkargu pribatuetan, haien erretratuekin familia eta posizioa familiar eta soziala berresteko eta aretoen prestigioa handitzeko asmoarekin. Gainera, Ofeliaren irudikapena daukagu, Hamlet-eko tragediako pertsonaia shakespearianoa eta erromantizismoaren mitoetako bat bera», esan dute.

‘Inspirazio bila. Paisaiak eta ohiturak’ izeneko atala ikusiz aurrera egiten du ibilbideak. Bertan Italiako Lacio parajeetako obrak ikusten ditugu, artista espainiar eta euskaldun askoren prestakuntza egonaldietan egindakoak. La Granja jauregiko lorategiak ere agertzen dira, baita ohiturei, hiri giroari eta nolabaiteko sakontasun moralari buruzko bi obra ere.

‘Araba, pintoreen arteko loturak’ atalak loreak ditu protagonista. Arabako margolariengana garamatza. «Adelina Labrador madrildarraren obra ere sartu da –lore-gaikoa hori ere–, 1946an hiriko areto batean erakutsia. Erretratu familiarrakekin, artista batzuek beren senideen margotutako mihiseak aurkezten ditugu, bai eta zenbait egilek familia saga berari XX. mendearen lehen erdian egindako erretratuak ere. Azkenik, bildumako ‘zuloaga’ berriak, non biltzen diren museoaren bildumaren parte diren Ignacio Zuloagaren lan guztiak.

Erakusketa eta horrekin batera doan katalogoa hainbat ataletan banatu dira. Horrela, Neoklasizismoa, izeneko ataletik hasten da. Argien izenean , Aldundiarekin berarekin lotutako erretratu instituzional batzuk ditugu, Arabaren alegoria bat bertako patroiaren irudiarekin, San Prudentzio, eta tokiko burgesiaren figura eta Arabako beste progizon batzuk. Erretratua eta espiritu erromantikoan, barru-barruko pintura esferan sartzen gara, gizonen eta emakumeen enkargu pribatuetan, haien erretratuekin familia eta posizioa familiar eta soziala berresteko eta aretoen prestigioa handitzeko asmoarekin. Gainera, Ofeliaren,irudikapena daukagu, Hamlet-eko tragediako pertsonaia shakespearianoa eta erromantizismoaren mitoetako bat bera. Jarraitzen diogu ibilbideari Inspirazio bila. Paisaiak eta ohiturak izenekoarekin eta bertan Italiako Lacio parajeetako obrak ikusten ditugu, artista espainiar eta euskaldun askoren prestakuntza egonaldietan egindakoak. La Granja jauregiko lorategiak ere agertzen dira, baita ohiturei, hiri giroari eta nolabaiteko sakontasun moralari buruzko bi obra ere.

Araba, pintoreen arteko loturaklore pinturaren presentzia handia duten Arabako egileengana hurbiltzen gaitu. «Adelina Labrador madrildarraren obra ere bertan dago –lore-gaikoa hori ere–, 1946an hiriko areto batean erakutsia. Erretratu familiarrakekin, artista batzuek beren senideen margotutako mihiseak aurkezten ditugu, bai eta zenbait egilek familia saga berari XX. mendearen lehen erdian egindako erretratuak ere. Azkenik, bildumako ‘zuloaga’ berriak, non biltzen diren museoaren bildumaren parte diren Ignacio Zuloagaren lan guztiak», adierazi dute.

Urtarrilaren 31a arte dago ikusgai asteartetik larunbatera 10.00etatik 14.00etara eta 16.00etatik 18.30era. Igande eta jaiegunetan 11.00etatik  14.00etara. Astelehenetan, jaiegunak izan ezik, itxita. Astelehena jaieguna izan bada, asteartean itxita.

Ubicación

Arabako Arte Ederren Museoa
Fray Francisco ibilbidea, 8
Gasteiz. Araba