Gatibuk bere azken bi kontzertuak eskainiko ditu 2025eko abenduaren 12 eta 13an
Fecha
13.12.25
Lugar
Bizkaia - Barakaldo
25 urteko ibilbidea osatuko duten honetan, Gatibu taldekoek agurra iragarri dute. Hasiera batean, azken birako azken kontzertua 2025eko abenduaren 13rako iragarri zuten, Barakaldoko BECen festa handi bat egingo dutela esanez. «Nekea pilatu» zaie bide honetan eta, «gainbeheran hasi aurretik, modu naturalean eta denak ados egonda», beren ibilbideari bukaera emateko erabakia hartu du Gernikako taldeak.
Nolanahi ere, emanaldi horretarako sarrerak berehala agortu dira eta bigarren kontzertua eskainiko dutela aurreratu dute: abenduaren 12an izango da, BECen bertan. Sarrerak, Gatiburen atarian atarian jarriko dira salgai, irailaren 23ko goizeko 16.00etatik aurrera. Bizi ibili beharko du ospakizun handia izango den horretan egon nahi duenak.
Bidean 10 disko utzi dituzte eta gogoangarriak diren hainbat abesti, hala nola, ‘Musturrek sartunde’, ‘Urepel’, ‘Aske maitte’ edota ‘Bizitzeko gogoa’. Ereserki ugari abesteko aukera izango da, beraz, agur kontzertuetan ere.
Gernikan sortu zen taldea 2000. urtean, Alex Sardui eta Haimar Arejita elkartu zirenean. Orduan, Sarduiren ‘Txulufrina eta arrosa’ proiektua zuten esku artean, baina laster elkartu ziren Salazarrekin eta Mikel Caballerorekin taldea osatu eta Gatibu izango zenaren kantuak sortzeko.
Azken diskoa ‘EH distopikala’ izan da, eta artxiboan argitaratu gabeko auskalo zenbat kantu geratuko zaizkien. Azken denboratan dena lasaiago hartzen ari ziren, bukaera baten hasiera moduko batean murgilduta ziren, baina «ganoraz eta guztiak zapore onarekin direla» esan nahi dute agur. Beno, hobeto esanda, «agur esan barik, badoiez».
Oraindik zehaztu gabe dago kontzertuaren ordutegia.
Ubicación
BEC
Azkue kalea, 1
Barakaldo. Bizkaia