(H)ilbeltza urtarrilaren 22tik 28ra egingo da

Fecha

22.01.24 - 28.01.24

Lugar

Nafarroa - Arizkun

Dena prest dute jaialdiaren sustatzaileek.
Dena prest dute jaialdiaren sustatzaileek. ((H)ILBELTZA)

Aurtengo (H)ilbeltzaren egitaraua jakinarazi dute antolatzaileek. Urtarrilaren 22tik 28ra egingo da Euskal Nobela Beltzaren Astea Baztanen.

Jaialdiari hasiera emanez, urtarrilaren 22an ‘Altxa, hildakoak’, Fred Vargasen eleberriaren itzulpenaren inguruko solasaldia eskainiko du VI.(H)ilbeltza bekaren irabazleak, Beñat Irastorzak. 19.30ean da hitzordua Arizkungo Medikuaren Etxean.

Hilaren 24an Eusebio Erkiagaren ‘Arranegitik bertze auzo batzuetara’ liburu klasikoa izango du hizpide Miren Agur Meabek. 19.00etan izango da Anizko Mendiarte elkartean.

25ean Jon Alonso ‘Carvalho Euskadin’ bere liburuaz arituko da, Irati Jimenezen galderei erantzunez. 19.00etan Berroetako Gure ametsa elkartean da zita.

Egitarauan aurrera eginez, urtarrilaren 26an, ‘Mirande, film baterako zirriborroa’ dokumentala aurkeztuko du Josu Martinez zuzendariak 19.30ean Iruritako Gizarte Bilgunean.

Hurrengo egunean ‘Sorgin-ehiza Euskal Herrian’ gaiari helduko diote Amaia Nausia Pimoulier, AsisKo eta Juainas Paul Arzak Ane Eslava moderatzaile dutela. 11.00etan Elizondoko Arizkunenea kultur etxean izango da.

Ondoren bazkaria 14.00etan Erratzuko Elkartean. Txartelak ilbeltzabaztanen@gmail.com helbidean eskatu behar dira.

Arratsaldean, berriz, 17.00ean liburu aurkezpenak iragarri dira:
Ernesto Praten ‘Mendeku eskubidea’, Mikel Begoñaren ‘Hiru etxe Santa Monikan’ eta Xabier Lasaren ‘Ura ez baita beti gardena’, hain zuzen ere.

18.30ean, Eblatz, Susmagarrien gaua egingo da Erratzun barna.

Eta igandean Erraiak etsai itzuli beltza Beartzunen egingo da Elizondoko plazan, 10.30ean.

19.00etan, berriz, Izu-gar-irrizko bertso saioa Nerea Ibarzabal, Alaia Martin eta Saioa Alkaizarekin. Amaia Agirre izango dute gai jartzaile. Arizkunenea kultur etxean da, Elizondon.

Ubicación

Medikuaren Etxea
Tximindo, 44
Arizkun. Nafarroa