Hamlet Bilbon ‘Inmortal’ diskoa aurkezten

Fecha

08.03.25 - 08.03.25

Lugar

Bizkaia - Bilbo

Hamlet taldeak disko berria aurkeztuko du emanaldi honetan.
Hamlet taldeak disko berria aurkeztuko du emanaldi honetan. (IRENE BERNAD)

Hamlet taldeak disko berria kaleratu berri du, eta Euskal Herrian ariko da zuzenean asteburu honetan abian jarri duen kontzertu biraren barnean. Martxoaren 8an, larunbat gauez, Bilboko D8 Sorkuntza Faktoria aretoan ariko da banda berriki kaleratu duten ‘Inmortal’ diskoa aurkezten. Hiru hamarkada baino gehiagoko ibilbidearekin, metal giroko musika mugimenduan eragin handienetako bat bihurtu da, gerora etorri diren talde askoren erreferentzia nagusitako bat bilaktuz. Sarrerek 22 euroko prezioa izango dute, eta 21.00etan piztuko dira anplifikadoreak Zorrotza auzoan kokatua dagoen aretoan metal gaualdi bortitz bat bizitzeko.

Inmortal

Gurean sarritan izan da Hamlet talde madrildarra zuzenean, eta segur asko ehunka izango dira Bilbora gerturatuko diren zaletuak. Urte hauetan guztietan tinko eutsi diote musika bideari, eta taldeak musika aro ezberdinak izan dituzten arren, metalaren eragina nagusi izan da taldearen norabidean. Izan ere, Hamlet etengabe eboluzionatu du, soinu berriak aztertuz eta oholtzan bere izaera borrokalaria eta indartsua mantenduz. Metalaren eszenako talde ikonikoenetako izateaz gain, aurrera begira dagoen banda da honakoa, disko bakoitzean aurrera pauso bat emanez taldea bizirik jarraitzeko. Otsailaren 7an Maldito Records zigilupean kaleratu zen ‘Inmortal’ disko berria izango da taldearen kantu zerrendako protagonista, eta kantu berriekin batera, Hamlet taldeak bere ibilbide oparo eta arrakastatsuko klasiko handiak ere joko ditu.

Ubicación

D8 Sorkuntza Faktoria
Zorroza
Bilbo. Bizkaia

Enlaces