Iruña-Veleiaren IV. Biltzarra Durangon

Fecha

26.10.24

Lugar

Bizkaia - Durango

Iruña-Veleiako aztarnategia.
Iruña-Veleiako aztarnategia. (Raul BOGAJO | FOKU)

Laugarren edizioa du Iruña-Veleiaren Biltzarrak aurten Iruña-Veleia Martxan, SOS Iruña-Veleia eta Euskeraren Jatorria elkarteen eskutik. Urriaren 26an da hitzordua Durangoko Landako Elkartegian. ELiseo Gil, Juan Martin Elexpuru, Tomas Elortza, Xabier Gorrotxategi, Mikel Larrañaga, Joseba Lizeaga Josetxo Mendia, Luis Silgo, Miguel Thomson eta Patxi Zabaletaren partehartzea iragarri dute astelehen honetan.

«18 urte pasatu dira indusketan 400 bat grafito agertu zirenetik, 16 urte froga zientifikorik gabe Lurmen indusketa eremutik kaleratu zutenetik eta 4 urte gaia argitu barik epaiketa egin zenetik eta berdintsu jarraitzen dugula esan genezake: gaia argitu nahi genuenok ikertzen jarraitzen dugu eta datazioak ukatu zituztenek Iruña-Veleia hondeamakinarekin suntsitzen jarraitzen dute, etengabe», adierazi dute sustatzaileek.

«Aurreko biltzarretan ikusi dugunez, grafitoak egiazkoak izateko gero eta arrazoi gehiago daude eta, horrez gain, faltsutasunaren aldeko argudio guztiak ezeztatuz joan dira urte hauetan. Oraingo Biltzarraren hizlarien ponentziei esker azken ikerketak ezagutu ahal izango ditugu eta baita azken suntsiketak ere. Horrez gain, komunikazioak aurkezteko aukera egongo da biltzar honetan. Iruña-Veleia euskal arkeologiaren eta hizkuntzalaritzaren ardatzetako bat bihurtu da. Bertan gauza asko ikus daitezke: ondare arkeologikoan zelako aberastasuna dugun, politikariak nola ari diren ondare hori suntsitzen eta nola kultura eta euskera babestu behar duten erakundeek beste aldera begiratzen ari diren. Hala ere, hemen gaude eta beti egongo gara, tinko, Iruña-Veleia argitzen laguntzeko grafitoak datatu arte», gaineratu dute.

‘Iruña-Veleia: historiak ezin du itxaron’ izeneko erakusketa ere prestatu du Carlos Uragak. Bertan euskarazko eta kristautasunaren grafito garrantzitsuenen erreprodukzioak ikus daitezke.

Interesatuek irunaveleiamartxan@gmail.com helbidean eat 696296767 telefonoan eman dezakete izena. 

Ubicación

Landako Elkartegia
Landako Etorbidea, 4
Durango. Bizkaia