Lehen aldiz DJak, Amparanoia, Nøgen, Esne Beltza eta Totally Tina! Donostiako Aste Nagusiko Sagueseko kontzertuetan

Fecha

10.08.24 - 17.08.24

Lugar

Gipuzkoa - Donostia

Nogen taldea kantuan, Donostiako Aste Nagusian Saguesen izango dira.
Nogen taldea kantuan, Donostiako Aste Nagusian Saguesen izango dira. (Jaizki Fontaneda | FOKU)

Datorren Aste Nagusiko Sagueseko kontzertuen egitaraua aurkeztu du ostiral goiz honten Donostia Festakek. Abuztuaren 10etik 17ra bitarte ospatuko dira festak Gipuzkoako hiriburuan eta, Jon Insausti Kultura zinegotziaren esanetan, «publiko guztiarentzako egitarau jostaria» antolatu dute aurtengoan. Kontzertu guztiak 23.45etan hasiko dira, su artifizialen ostean, ohiko lez, eta guztietarako sarrera doakoa da.

Insaustiren hitzetan Donostiako Aste Nagusiaren xedea «gure hirian eta donostiarren artean emozio positiboak sortzea da, etorkizuneko oroitzapenak sortzea». Eta sortzaileei plaza bat eskaini eta zuzeneko musikari ekarpena egin asmoz osatu dutela aurtengo egitaraua azaldu du.

«Bertako hainbat artista esanguratsu, Espainiar estatuko rock eta pop taldeak eta DJ ikuskizun eta tributo handi bat uztartuko dituen programa zabala» osatu dute zinegotziaren iritziz.

Abuztuaren 10ean, «Aste Nagusiari hasiera festa giroan» emateko Amparanoia eta Los Artistas del Gremio izango dira Sagueseko oholtzan. Amparanoia 90eko hamarkadaren bukaerako mestizajearen aitzindaria da, eta nazioartean erreferentea da, albumez (zortzi), biraz eta aintzatespenez betetako ibilbide luzearekin. Orain gutxi, bere ibilbideaz mintzatu zitzaigun NAIZi eskainitako elkarrizketa honetan. Artistas del Gremio Zaragozako txaranga edo brass band bat da, eta publikoarekiko harremanetan oinarritutako estilo berezia dute. Aragoiko taldeak lau album ditu eta hainbat soinu-bandatan eta nazioarteko kolaborazioetan parte hartu du.

Esne Beltza izango da abuztuaren 11an, 17 urteko ibilbidea egin ondoren, Saguesko agertokian aurkeztuko da, bere ibilbide luzean jarraitu dieten milaka lagunei agur esateko. Xabi Solano buru duen taldeak urtebetez zuzeneko emanaldiak egingo ditu bere ibilbideari amaiera emateko eta eszenatokiak presarik gabe utziko ditu. Bide batez, ‘Esne Bidea’ disko berria aurkeztuko dute eta, aldi berean, beren betiko arrakastak gogoratuko dituzte.

Ben Yart, Kiliki Frexko eta Brava Showcasek osatutako dute lehen aldiz Saguesen egingo den DJ gaua, abuztuaren 12an. Insaustik azaldu duenez «berrikuntza totala» izan da DJei eskainitako gaua. Ben Yart eta Beñat Rodrigo aka Kiliki Frexko Chill Mafia taldearekin ezagutuko zituzten askok. Brava musikak eta energiaz betetako ikuskizunek erakartzen duten disziplina anitzeko artista da. Mundu osoko jaialdi eta klub garrantzitsuenetan aritu da, hala nola Coachella, Sónar, Primavera Sound, La Machine du Moulin Rouge edo MusicBox.

Abuztuaren 13an izango da Nil Moliner, eta bere abestiek, ukitu latindarrak dituen pop argitsuak, milaka jarraitzaileren bihotzean lekua izatea lortu dute, eta estatuko musika-panoramaren ezinbesteko artista bihurtu da. Energia, giro paregabea, positibotasuna, kanta onak, eta estatuko zuzeneko onenetako bat; Nil Moliner ikuskizun gogoangarri batez gozatzeko koktelik onena da

Tina Turnerren energia Donostiara ekartzeaz Totally Tina! arduratuko da, abuztuaren 14an. Rockaren eta soularen Erreginaren kontzertu bat berriro bizitzea, eta, besteak beste, ‘Simply The Best’, ‘Private Dancer’ edo ‘What’s Love got to do with it?’ abestiez zuzenean gozatzea posible izango da Tina Turner-i egindako omenaldi honi esker.

Etxekoak entzuteko aukera izango da abuztiaren 15ean Donostian: Nøgen. Folk-pop musika egiten dute, sustrai anglosaxoikoa eta euskaraz abestua bereziki. Indie, amerikar eta rock estiloak ere lantzen dituzte. Melodian zentratutako taldea da, ahots-harmonia landuak eta baxu- bonbo erritmoen serie markatua dituena.

Abuztuaren 16an Los Zigarros rock&roll talde valentziarra igoko da oholtzara. Taldekideak Ovidi Tormo (bokalista eta gitarrista), Alvaro Tormo (gitarrista), Adrian Ribes (bateria) eta Nacho Tamarit (baxu- jolea) dira. Rock zintzo eta freskoa egiten dute, artifiziorik gabe, ukitu puristekin eta 60ko, 70eko eta 80ko hamarkadetako aireekin, Tequila, Loquillo, Los Rodriguez, M- Clan-en... eragina dute. Haien eraginak argiak dira, eta haien bidez borroka egiten dute beren nortasuna izan dadin. Oktanaje handiko rock hutsa da, penak ahazteko eta zuzeneko indartsu eta kementsu batean ondo pasatzeko.

Eta Aste Nagusiari amaiera emateko, La La Love You pop punk musika taldea izango da, Parla, Madrilgo udalerrian 2007an sortua. Haien kideak, musika egiten gozatzen duten lau lagun, honako hauek dira: Roberto Amor (ahotsa eta gitarra), David Merino (ahotsa eta gitarra), Lydia Carre (koruak eta baxua) eta Oscar Hoyos (bateria).

Ostiral goiz honetako agerraldia, Aste Nagusiko kartela aurkezteko ere baliatu dute. Lanzagorta Estudioaren ‘Aste Handia’ kartelak iragarriko du Aste Nagusia; kartelak abuztuko egutegia irudikatzen du, eta abuztuaren 10etik 17 bitarteko zenbakiak handiagoan daude. «Zenbakiek elkarrekin dantza egiten dute, festa eta dibertimenduaren irudia proiektatuz, Aste Nagusian izaten ditugun hainbat jardueren sinboloekin lagunduta», zehaztu du Insaustik.

Ubicación

Sagues
Sagues
Donostia. Gipuzkoa