Leitza, Dupla taldearen gaztetxe birako lehen geltokia

Fecha

20.12.24 - 20.12.24

Lugar

Nafarroa - Leitza

Beñat Oribe eta Gari Uriarte dira Dupla
Beñat Oribe eta Gari Uriarte dira Dupla (MARIO LEZAUN)

Uda guztia herriko jai eta festibaletan aritu eta gero, gaztetxe bira abiatuko du Dupla bikoak asteburu honetan. Guztira sei izango dira taldeak eskainiko dituen emanaldiak, ikuslegoa parez pare eta gertu izango dituen saio beroetan. Ostiral gauez Leitzako Atekabeltz gaztetxean ariko da bikoa, kontzertu biraren lehen geltokian. Emanaldia 22.00etan hasiko da eta sartzeak 10 euroko balioa izango du. Sarrerak Torrea herriko tabernan eskura daitezke dagoeneko. Abenduaren 27an Alegiako gaztetxean izango dira, gune okupatuaren 36. urtemugaren barnean. 28an, Elorrioko gaztetxean joko dute, gurean erreferentea den gaztetxe mitiko batean. Urtarrilaren 11 gauean amaituko da bira Baionako Zizpa gaztetxean.

beñat eta Gari

Beñat Oribe eta Gari Uriarte dira Dupla. Arabako Agurain herritik datoz, eta musikalki doinu urbanoen orbitan kokatu izan dituzte, doinu koktelera erakargarri bezain arriskutsua jorratuz. Musika elektronikoa eta erritmo beroagoak uztartzen dituzte, eta rock sutsutik, hip hopera, popera, edota reggetoira egiten dute salto inolako aurre juzgurik gabe. Zuzeneko beroak eskaintzen dituen taldea da honakoa, bateria, baxua eta tramankulu elektronikoen bidez, ikuslegoa dantzan jartzeko dute asmo. Azken finean, musika askea lantzen du bandak, nahi dutenean nahi dutena egiteko askatasun osoa edukitzeko.

Agurain

'De Un Pueblo Llamado Agurain' izena darama Dupla taldearen estudioko azken emaitzak. Binilo eta CD formatuan kaleratu den edizio mugatuko lana da honakoa, eta bonus track bezala kantu berezi bat biltzen du, soilik biniloan entzun daitekeena. Disko berriarekin batera, taldearen betiko klasikoak entzungo dira gaztetxe bira honetan.

Ubicación

Atekabeltz gaztetxea
Atekabeltz gaztetxea
Leitza. Nafarroa

Enlaces