Los Zopilotes Txirriaos, Soraluzen eta Oiartzunen

Fecha

26.07.24 - 26.07.24

Lugar

Gipuzkoa - Soraluze

Los Zopilotes Txirriaos zuzeneko emanaldia batean.
Los Zopilotes Txirriaos zuzeneko emanaldia batean. (EIDER ITURRIAGA)

Aurrera doa Los Zopilotes Txirriaos taldeak martxan jarritako udako bira. Ohikoak dira talde nafarraren doinuak gure jaietan, eta aurten ere hitzordu askotxo batu dituzte bira beroan. Aste honetan Soraluze eta Oiartzun bisitatuko dituzte, eta datozen asteetarako ere ugariak dira taldeak hitzartu dituen emanaldiak. Ostiral gauez Soraluzen ariko dira zuzenean, herriko jaien barnean, plaza Zaharrean eta gaueko 23.30etik aurrera. Larunbatean, berriz, Oiartzun herriko Iturriotz auzoan izango dira, eta bertan Bengorekin osatuko du afitxa. Bi emanaldiak doakoak izango dira.

La Chica Maravilla

Los Zopilotes Txirriaos napar-mex giroetan dator, eta 2009 urtean abiatu zuten musika bidea Los Inpekables taldearen errautsetatik. Bidean ehundaka (milaka...) emanaldi pilatu ditu taldeak, eta lau dira argitaratu dituzten grabaketak. Taldearen estudioko azken emaitza den ‘La Chica Maravilla’ diskoarekin batera, taldearen klasiko guztiak entzuteko aukera izango da emanaldi hauetan, eta bide horretan ez dira faltako ‘Valentina’, ‘Siete Mares’, ‘Borracho’ edo taldeak bere egin duen Burning taldearen ‘No Es Extraño’ bezalako ereserkiak. Izan ere, diskoak disko, zuzeneko kontzertuetan datza taldearen arrakasta, ehunka lagun batuz emanaldietan.

Abuzturako ere zenbait emanaldi hitzartu dituzte Zopiloteek, eta bide horretan Untzue, Izaba, Donostiako Aste Nagusiko Pirata gunea, Abartzuza, Sesma, edota Zegama bisitatuko dituzte patxaran zaporeko gaualdi ero eta beroetan.



Ubicación

Plaza Zaharra
Plaza Zaharra
Soraluze. Gipuzkoa

Enlaces