Maskaradak Zuberoan zehar ibiliko dira urtarrilaren 16tik apirilera arte
Fecha
16.01.22 - 17.04.22
Lugar
- Atharratze
Urtarrilaren 16an abiatuko da Atharratzen urtero, eta negutik udaberrira bitarte, Zuberoako herrietan berpizten den ohitura zaharra: Maskarada. Herriko gazteek, Alozekoekin batera, prestatutako emanaldia lau hilabetez ikusi ahal izanen dira hamabi herritan.
Pitxu, gatuzainak, xorrotxak, kauterak, zamalzainak... herrietako plazetan eta karriketan antzeztu ondoren, bukaera Gamere-Zihigan izanen da aurten.
Urtarrilean Pagolan eta Lexantzün izanen dira, 22an lehenean, eta bigarrenean 29an edo 30ean, data oraindik zehazteke dagoelako.
Otsailan Barkoxen 6an, Altzürükün 13an eta Santa Grazin 26an ariko dira gazteak.
Martxoan lau emanaldi izanen dira: 6an Muskildin; 12an Idauzen; 19an Ainharben, eta 26an gazte antolatzaileetako batzuk jatorri duten herrian.
Azken bi emanaldiak Irurin, apirilaren 10ean, eta 17an Gamere-Zihigan izanen dira.
Ubicación
Plaza
Atharratze.