Musika parkean asteburuan Donostian

Fecha

20.07.24 - 21.07.24

Lugar

Gipuzkoa - Donostia

Discos Banbino bikoa
Discos Banbino bikoa (DISCOS BANBINO)

Asteburu honetan Musika Parkean ekimena ospatuko da Donostian. Bi egunetan zehar musika leku ederretara zabalduko da, eta musika eskaintza koloretsua prestatu bi egunetarako. Larunbat arratsez Cristina Enea parkean izango da hitzordua, eta Sasha Smith, Suite Seda, Noir Socha eta Disco Bambinos ariko dira zuzenean 18.00etatik aurrera. Igandean, berriz, Miramar Jauregian izango da hitzordua, eta Aria, Lipe Court, Euskorleans Dixieland band eta Bigott taldeek osatuko dute afitxa. Bi emanaldian doakoak izango dira, eta da faltako ez jatekorik ezta edatekorik ere.

Urteak dira Musika Parkean ekimena Donostiako parke ezberdinetan ospatzen dela. Familia giroan zuzeneko musikaz gozatzeko aukera ematen du honako jaialdiak, non gastronomiak, musikak eta naturak eskutik helduta datozen. Aurtengorako bi hitzordu antolatu dituzte, Donostiak dituen bi parke ederretan. Musikalki anitza eta askotarikoa izango da menua, eta punk doinuetatik, funk, folk eta pop giroetara igaroko da.

Lau musika proposamen taularatuko dira egun bakoitzean. Sasha Smith musikariak zabalduko du jaialdia 18.00etan gitarra akustikoa eta armonika lagun bakar, eta Disco Banbinos bikoak borobilduko du eguna 20.30ean beraien spaghetti dance, disko funk eta 90 hamarraldiko giroez. Iganderako berriz, egitarau eklektikoa prestatu dute. Aira musikari donostiarraren pop folk kantu xumeetatik, Zaragozako Bigott musikariren unibertso berezia bitarteko arrats ederrean.

UZTAILAK 20 LARUNBATA
Cristina Enea Parkea
18.00 Sasha Smith
18.45 Suite Seda
19.40 Noir Socha
20.30 Disco Bambinos

UZTAILAK 21 IGANDEA
Miramar Jauregia
18.00 Aria
18.50 Lipe Court
19.30 Euskorleans Dixieland band
20.45 Bigott

Ubicación

Cristina Enea eta Miramar jauregia
Cristina enea
Donostia. Gipuzkoa

Enlaces