Paisaiek hartu dute Durangoko Arte eta Historia Museoa

Fecha

18.07.24 - 22.09.24

Lugar

Bizkaia - Durango

Irailaren 22ra arte dago zabalik erakusketa.
Irailaren 22ra arte dago zabalik erakusketa. (Oskar MATXIN EDESA | FOKU)

‘Paisaia, genero piktorikotik haratago. Paisaia museoko bilduman’ erakusketa zabalik dago irailaren 22ra arte Durangoko Arte eta Historia Museoan.

Durangarrek Durangoko Arte eta Historia Museoan gaurtik, uztailak 18, aurrera ikusgai izango de "Paisaia, genero piktorikotik haratago. Paisaia museoko bilduman' erakusketa bisitatzeko aukera izango dute irailaren 22ra arte. Erakusketa honek paisaiaren generoa omentzen du, museoaren bildumako lanak soilik erabiliz. Lan horietako asko biltegietan gorde ohi dira.

Erakusketak paisaiak genero piktoriko gisa izan duen bilakaera nabarmendu nahi du, hasiera apaletatik hasi eta arte modu ezagun eta estimatu globaleraino. Antzinaroan eta Erdi Aroan, paisaia dekorazio edo eszena-hondo gisa erabiltzen zen batez ere.

Pizkundean hasi zen garrantzia hartzen, humanismoaren eta perspektibaren berraurkikuntzaren eraginez. Leonardo da Vinci eta Albrecht Dürer bezalako artistak aitzindariak izan ziren naturaren irudikapen zehatz eta errealistan.

Paisaiaren generoko etapa eta estilo desberdinak islatzen dituzten lanak daude ikusgai museoan. Maeztu, Haes, Regoyos, Caro Baroja, Barrueta, Nagel eta Olabe bezalako autoreen piezak daude, besteak beste.

Gainera, ikusgai dauden lanen artean azken dohaintza bat dago: Jose Manuel Rozasen ‘Berpizkundea’. Erakusketak museoaren hurrengo erosketak ere nabarmentzen ditu: Durangoko bi paisaia, bata Angel Larroquerena (Artekale) eta bestea Alfonso W. Sena Manterolarena (Santa Maria).

Paisaiaren generoari balioa emateaz gain, durangarrei euren ondare artistikoa berriz ezagutzeko aukera ematen die erakusketak. «Aukera paregabea eskaintzen du museoko biltegietan egon ohi diren maisulanak ikusteko. Paisaiaren ospakizun hau bisitatzera eta gozatzera gonbidatzen zaituztegu guztiok. Izan ere, bere aniztasun tematikoagatik eta ikusgai dauden obren kalitateagatik nabarmentzen da», Jon Sergio Kultura zinegotziaren esanetan.

Erakusketa hainbat gaitan banatuta dago paisaiaren generoaren barruan:
●    Paisaia historikoa: Iraganeko une eta leku espezifikoak islatzen dituzten irudikapenak.
●    Paisaia naturala: Naturaren edertasuna eta handitasuna harrapatzen duten eszenak.
●    Paisaia intimoa: Ingurunearekiko harreman pertsonala eta emozionala aztertzen duten lanak.
●    Paisaia irreala: Irudimenezko paisaien interpretazio sortzaile eta surrealistak.
●    Durangoko paisaia: Hiriaren eta inguruaren irudikapen espezifikoak.
Erakusketa honen helburua normalean ikusten ez dena ikusaraztea da, museoko bildumako bitxi ezkutuak argitara ateraz. Paisaiaren generoa omentzeaz gain, oso gutxitan erakusten diren obrak gozatzeko eta preziatzeko aukera ere eskaini nahi zaio publikoari.

Durangoko Udalak eta Durangoko Arte eta Historia Museoak gonbidapena luzatzen diete herritar guztiei eta bisitariei paisaia bere forma eta adierazpen artistiko ugarietan ospatzen duen erakusketa paregabe honetaz goza dezaten.

Erakusketa bisitatzeko ordutegia asteartetik ostiralera 10.00etatik 13.00etara eta 17.00etatik 20.00etara da; larunbatetan 11.00etatik 14.00etara eta 17.00etatik 20.00etara; eta igande eta jaiegunetan 11.00etatik 14.00etara. Abuztuan zehar, museoa asteartetik igandera 11.00etatik 14.00etara irekiko da. Sarrera doan da.

Ubicación

Arte eta Historia Museoa
San Agustinalde Kalea, 16
Durango. Bizkaia