Romo Reggae festibala asteburuan

Fecha

03.08.24 - 03.08.24

Lugar

Bizkaia - Getxo

40 urte bete berri ditu Potato taldeak agertoki gainean.
40 urte bete berri ditu Potato taldeak agertoki gainean. (POTATO)

Asteburu honetan ospatuko da Getxon Romo Reggae festibala, Euskal Herriko reggae zaletuek duten hitzordu garrantzitsuenetariko bat. Reggae musikak badu gurean komunitate fidel bat, eta Txapelreggae jaialdi ezagunarekin batera, Erromoko festibala izan daiteke galdu behar ez den hitzordua. Abuztuaren lehen egunean hasiko dira emanaldiak, eta abuztuaren 3an burutuko da jaialdi handia, non Euskal Herriko hiru musika proposamenek osatuko duten afitxa. 21.00etatik aurrera Xiberoots, Potato eta Suaia ariko dira zuzenean.

40 urte errepidean

Jaialdiaren kartel buruetako bat Potato talde mitikoa izango da. Gasteiz hiriko bandak 40 urte bete berri ditu errepidean, eta azken urteetan Pko Pekao abeslaria gidari, taldearen kantu ezagunekin osatuko du zuzeneko kantu zerrenda. Aitzindariak izan ziren gurean reggae giroak lantzen, garaian rockak gogor kolpatzen zuten garai erradikaletan. Lau hamarkada geroago, hemen jarraitzen dute, eta osasuntsu gainera.

Reggaea, hip-hopa eta rapa

Gorka Suaia abeslariak gidatzen du Suaia egitasmoa. Urteak atzera Kodigo Norte taldeko kidea izan zen, eta bestelako musika egitasmoetan murgildua izan da azken urte hauetan guztietan. 2023an bere izenpean kaleratu zuen ‘Su Eman ala Hartu’ diskoa izango du emanaldiaren zutabe nagusia, non reggae doinuak abiapuntu, hip-hopa, rap-rocka, funky-rapa edo trap estiloetan murgiltzen den bere banda lagun.

Sutraidun musika beltza

Xiberoots taldeak berriki kaleratu duen azken bideoklipari keinu eginez, Maule herriko banda ‘Beti forman’ da. Topera ari dira zuzenekoak eskaintzen, eta makina emanaldi hitzartu dituzte datozen asteetarako ere. Bide horretan, soinu makina ongi olioztatuta iritsiko dira Romo Reggae festibalera, eta erritmo dantzagarriekin berotuko dute gaua.

Abutzuak 1 eta 2

Abuztuaren 3ko kontzertu nagusia girotzeko beste bi emanaldi prestatu ditu antolakuntzak. Abuztuaren lehen egunean Aiaraldeko Sound System ariko dira zuzenean, eta ondoan izango dituzte Bad Sound taldeko Stepy eta Kenitra. Abuztuaren 2an, berriz, Auxili taldeak joko du. Vall d’Albaida (Balentzia) herritik dator banda eta 2005 urtetik ska eta reggae giroak zabaltzen dituzte.

Ubicación

Plaza
Erromo
Getxo. Bizkaia

Enlaces