Su Ta Gar, Zea Mays eta Garilak 26, Bidarrain

Fecha

27.07.24 - 27.07.24

Lugar

Nafarroa Behera - Bidarrai

Su Ta Gar taldeak ‘Alarma’ diskoa aurkeztuko du emanaldi honetan.
Su Ta Gar taldeak ‘Alarma’ diskoa aurkeztuko du emanaldi honetan. (SUTAGAR)

Musikaz blai datoz Bidarraiko bestak. Uztailaren 26tik 28 bitartean ospatuko dira, eta gauero zuzeneko musikaz gozatzeko aukera izango da. Ostiral gauez Gaubela taldearen dantzaldiarekin hasiko dira jaiak, giroa berotzen aproposa den erromeriarekin. Larunbat gauez berriz, Su Ta Gar, Zea Mays eta Garilak 26 taldeek osatuko dute afitxa, Euskal Herriko bi banda handi eta garrantzitsu batuz gaualdi berean. Iganderako ere, azkenik, musika proposamen ederra prestatu du Bidarraiko besta batzordeak, eta Gozategi eta Maskak taldeen emanaldiak iragarri dituzte gaueko 22.00etatik aurrera. Kontzertu guztiak doakoak izango dira.

Larunbat gaua

Zea Mays eta Su Ta Gar batuko ditu afitxak larunbat gauez. 1987. urtean piztu zuen Su Ta Gar taldeak bere sua, eta hemen dira 37 urte beranduago, oztopoak oztopo etenik gabeko musika bidean. Diskografia oparoa utzi dute azken urte hauetan guztietan, eta odolberriturik agertu dira estudioko ‘Alarma’ diskoa argitaratzearekin batera. Sustraietara itzuli dira lan berriarekin, disko indartsu eta oldarkor bat plazaratuz.

Zea Mays, berriz, 90. hamarraldiko taldea da. 97 urtean sortu zuten banda Asierrek, Aiorak, Rubenek, eta Pitik, eta oraindik orain talde formazio horri eusten diote estudioko lanetan eta agertoki gainean. Rock koordenadetan aritu izan da taldea urte hauetan guztietan, baino disko bakoitzean zerbait berria proposatu dute, garapen etengabean.

Garilak 26 agurra

Gaualdia Garilak 26 taldeak itxiko du. Euskal Herriko dantzaldi giroetako talde beteranoa da honakoa, eta erromeri giroetan dator banda, jai guneak berotzeko asmo garbiz. Hamalau urteko bidea egin dute jada, eta aurtengoa azken uda izango da taldearentzako, bidea etengo dutelako 2024 honetan. Beraz, aukera paregabea izango da honakoa taldearekin batera azken dantza batzuk egiteko.

Ubicación

Plaza
Plaza
Bidarrai. Nafarroa Behera

Enlaces