Tremenda Jauria Zarautzen

Fecha

11.08.24 - 11.08.24

Lugar

Gipuzkoa - Zarautz

Tremenda Jauria taldeko kideak.
Tremenda Jauria taldeko kideak. (Mario Lopez )

Tremenda Jauria taldea Euskal Herrian ariko da zuzenean datozen egunetan. Igande gauez Azken Portu auzoko jaietan ariko da banda, Zarautzen. Amiltzen talde gazteak zabalduko du gaualdia 23.00ean. Astelehenean, berriz, Donostiako Piraten agertoki nagusian ariko dira, La Flamenkan, eta urrutira joan gabe Laudioko jaietan ariko da taldea abuztuaren 22an. Erritmo dantzagarri eta aldarrikatzaileak lantzen ditu banda madrildarrak, reggaetoia, punka, rocka eta doinu elektronikoak uztartuz zuzeneko bizietan. Izan ere, ederki islatzen da hori argitaratu duten ‘Todxs igual’ estudioko azken diskoan. Lan honetako kantuak, eta betiko ereserkiak entzungo dira Zarautz, Donostia eta Laudioko emanaldietan. Emanaldi guztiak doakoak izango dira.

Reggetoi feminista

2016 urtean sortu zen Tremenda Jauria taldea Madrilen, bertako gune okupatu eta alternatiboetan emanez lehen pausoak. Reggaetoia gurean zabaltzen ari zen dagoeneko, eta musika bide horri ekin zion taldeak, tartean cumbiak eta erritmo elektronikoetan sakonduz, eta era berean aldarrikatuz, bazirela beste modu batzuk giro horietako musikak jorratzeko, garaian ezagutzen ziren reggaetoi talde ezagunetatik aparte. Taldekideen punk eta rock sustraiak nabariak ziren kantuetan, baino batez ere jarreretan izan zuten eragin, modu askean, musikalki paleta koloretsuaz arituz, dantza giroetara bideratuz egitasmoa.

Tremenda Jauriako kideek kolektibo bezala aurkezten dute bere burua, musika talde batetik haratago, bestelako era batean antolatuz taldea. Taula gainean Saray Saez (bateria), Jimbo Paez (baxua eta ahotsa), Sara Davila (DJ), Javier Kano (gitarra eta ahotsa) eta Juls Tabernero (gitarra eta ahotsa) aritzen dira, baino atzean lagun gehiagok osatzen dute kolektiboa.

Formazio honekin grabatu dute ‘Todxs igual’ diskoa, 2022 urtean argitaratua eta momentuz taldearen estudioko azken lana dena. Taldearen hitzak borrokalariak eta aldarrikatzaileak dira, feminismoaren bidetik, bestelako kausak sostengatuz, eta atsegin ez dutenaren kontra ozen abestuz. Sarri aritzen dira gurean, eta etxean bezala ariko dira Azken Portun.

Ubicación

Azken Portu auzoa
Azken Portu auzoa
Zarautz. Gipuzkoa

Enlaces