Zapi Lapurdi

Nazioarteko euskararen eguna

Euskal Erakunde Publikoaren egoitzaren aintzinean biltzea deitu zuen Euskal Konfederazioak eta bertan, frantses gobernuak euskararen aurka dituen jokamoldeak salatu zituzten. EEP Estatu frantsesak euskararentzako ezarritako "tresna publiko bakarra" dela azpimarratu zuen Castetek. Euskararen Nazioarteko Eguna ez da bakarrik euskara ospatzeko aukera izan, baita zonbait aldarrikapen errepikatzeko aukera ere.