Naiz+ Naiz+

Erabakiaren bidean, eskuen eguna Irun, Hendaia eta Hondarribian

Ekainaren 5era aurreratu dituzte galdeketak 34 herritan (Goierri, Debagoiena, Aramaio eta Ispasterren), beste hainbatetan bide berean ari dira urratsak ematen, erabakiaren bidean adostasunak ehuntzen. Oraindik galdeketarik ez, baina erabakitzeko eskubidea gauzatzeko bidean ekimen ikusgarria egingo dute Irun, Hondarribia eta Hendaiako herritarrek elkarrekin. Honako bideoa zabaldu dute azalpena emateko. Ekainaren 12an izango da Txingudi badiako ekimena ‘Eskuen eguna’ goiburupean.