Getxon erabakiaren plaza irudikatu nahi dute ekainaren 5ean. Biotz Alai plaza bete eta Erabakiaren Adierazpena aurkeztuko dute egun horretan. Getxoztar ugari ageri dira deialdia zabaltzeko egindako bideoan.
Ekainaren 5ean 34 herritan galdeketak izango dira euskal estatu burujabe baten inguruan eta independentziaz.
Getxokoa ez da erabakitzeko eskubidea gauzatzeko bidean egingo den ekimen ikusgarria bakarra. Aste bete beranduago, ekainaren 12an, Txingudiko badian ‘Eskuen eguna’ lelopean Irun, Hondarribia eta Hendaiako herritarrek elkarrekin arituko dira erabakitzeko eskubidea aldarrikatuz.
Argentinan ere ekin diote erabakiaren bideari. ‘Buenos Aires Celebra al País Vasco’ izeneko ekimena izan berri da Argentinako hiriburuan eta bertan, dozenaka herritarrek bat egin dute Gure Esku Dagok proposatutako erabakiaren bidearekin.