Euskaltzaleen Topaguneak ikastetxean hizkuntza aniztasuna jorratzeko programazio didaktikoa jarri du abian, Lingolang egitasmoaren barruan. Lau saioz osatutako unitatea da aurkeztu berri dutena eta hizkuntza aniztasuna goraipatzea du helburu nagusia.
Ikasgelan dauden hizkuntza eta kultura ezberdinei leku egiten ahalegintzen da unitatea, ikasleek dakitena elkarri erakusteko aukera emanez edota bere jatorria, hizkuntza eta kulturaren berri emango duen gurasoren bat ikasgelara gonbidatuz. Haur bakoitzak hizkuntzekin duen harremana sendotzeko aukera eskaintzen du programazio didaktiko honek.
Tolosako Hirukide ikastetxeko LH3 haurrek baliatu dute dagoeneko unitate didaktikoa eta emaitza positiboa izan da.