Gure Esku Dagok deituta larunbatean Donostiako Zurriola hondartzan mosaiko erraldoia osatuko dute milaka herritarrek. Bertarako deialdia egiteko egun osoko ekimena egin berri dute Oreretan. 1.000 kandela ingururekin azaroaren 8rako deialdia argitu zuten.