Nuria Picasen taldeak zabaldu duen bideoan ikus daiteke bere iritsiera. Lasterketa gogorra izan zuen oso, dezenteko tartea aterata zion Huserri baina azken unean arnasteko arazoekin izan zen Picas eta juxtu-juxtuan iritsi zen helmugara, hiru minutuko tartearekin. Askotan egin ohi duen legez, bere sentitzen zuen bandera, kataluniar estelada, jarri zuen helmugan ospakizun gisa.
\r\nNoski, betiko batzuen artean astakeriei bide eman die keinuak...
\r\n\r\n\r\n\r\nQue asco de tia! Deber\u00eda de devolver todas las becas o subvenciones que ha recibido del estado! Gracias @buff_es no les vuelvo a comprar
\r\n\u2014 Aaron Mesa (@aaronbombardino) September 2, 2017\n
Esker mezuak ere izan ditu, noski, Joan Tard\u00e0k (ERC) emandakoa, adibidez:
\r\n\r\n\r\n\r\nGr\u00e0cies N\u00faria! @NuriaPicas https://t.co/UqC8LCF3k7
\r\n\u2014 Joan Tard\u00e0 i Coma (@JoanTarda) September 3, 2017\n
Hainbat hedabide katalanetan jaso dute zalaparta, noski. Picasek berak irrati publiko kataluniarrean esan du dezenteko kritikak jaso dituela, bere erantzuna: \u00abEzin nuen besterik egin, nire bandera da\u00bb
\r\nLasterketaren inguruko bideoak, sailkapenak eta informazioa HEMEN topatu ahal dituzue.
\n