Alex Areizaga

BIXAMONA FEST! Zumarragako txoznetan

 

 

Nazioartean oso ezagunak diren Zumarragako festak gaur hasiko dira. Asteartera arte, jaiak ez du etenik izango Miguel Lopez de Legazpi konkistatzaile zapaltzailearen herrian. Hala ere, guztiak ez dira bera bezalakoak, eta aurten ere, festek txozna gunea izango dute, gazte nekaezinen eskutik. Txoznak berrikuntzak ere izango ditu, hala nola astelehenean arratsaldetik hasiko den Bixamona Fest! jaialdia. Kontzertuak eta parriladak uztartuko ditu txozna guneak egun honetan, Zumarragako festak modu berri batean bizitzeko aukera eskainiz. Ezagutzen duzu Zumarraga? EHZ jaialdia amaitzeak pena ematen dizu? ez itxaron gehiago. Etorri Bixamona Festibalera!

 

 

kartelaBestelakoan, hau da txozna batzordeak prestatu duen egitaraua:

Gaur, ostirala:

• BERTSO AFARIA: Jon Maia, Jone Uria eta Amaia Iturriotz

Bihar, larunbata

• KONTZERTUAK (23:00etan): Ez, Anarcohollica, Kaos Urbano eta Rumba Guerrilla taldeekin

Igandea

• Txoznak itxita egongo dira eta pantaila erraldoia jarriko da Espainiako selekzioaren partida ikusteko.

Astelehena

BIXAMONA FEST!

18:00etan hasita: Kontzertuak eta parriladak

- KONTZERTUAK: Taupada, Joana Guerra, Isuosasiia, Duas semicorcheias invertidas eta electric Moustache taldeekin.

Asteartea

• KONTZERTUAK (22:00etan): Itzartu