Alex Areizaga

LEKA 'Street Art' jaialdia egingo dute bihar Donostiako Kortxoenea gaztetxean

 

Aurkezpen bideoan igarri daitekeenez, Donostiako Kortxoenea gaztetxean Leka jaialdia egingo dute ekainaren 22an. Street Art jaialdi gisa aurkeztu dute. karrikajaialdia.blogspot.com.es/ webgunean irakur daitekenez, "LEKA jaialdia periferian eta periferiarako sorturiko kaleko artegintza jaialdia da. Hiriaren periferia, pentsamendu originalez, bizipen errealez, maitasun, gorrotoz, atsekabez, erradikaltasunez beteriko espazioa delako. Periferiak egiten du posible pentsamendu independientea, gaztetxea, ez ohikoa eta arraroa. Karrika jaialdiak guzti hauek batu, benetakoaren maitaleak gerturatu eta gezurraren maitale guztiak parte hartzera gonbidatzen dituelako".

Egun osoko egitaraua prestatu dute. Goizean tailerrak egingo dituzte: extintore beteketa tailerra, bandera tailerra, errealitate gehitu tailerra, goroldio graffiti tailerra edota buruberoki tailerra, esaterako.

Arratsaldean, 16:30ean 2012 eta 2013 urteetan mundu mailan izan diren ekintza artistiko esanguratsuenen errepasoa hasiko dute. 17:30ean "City Hunter" proiektua aurkeztuko dute eta 18:00etan IBB kolektiboak "situazionismoa eta beste arrarokeriak proiektua aurkeztuko du.

Azkenik, 21:30ean kontzertuak egingo dituzte Inoren ero ni eta Jupiter Jon taldeekin. Informazio gehiago nahi duenak: karrikajaialdia.blogspot.com.es/