Alex Areizaga

Oñatiko I. Raidaz gozatzeko irudiak

 

Raid-ak geroz eta indar handiagoa hartzen ari dira Euskal Herrian. Kirol anitz eta jolasak biltzen dituen abentura proba da, taldeka egin ohi dena. Euskal Herrian liga bat jokatzen bada ere, oraindik ezagutzera ematen ari den kirol modalitatea da, eta Oñatin pasa den asteburuan antolatu dutenak, hori indartzea ere zuen helburu. 30 bikotek baino gehiagok hartu zuten parte pasa den larunbateko proban, eta txapelketak korrika saioak, txantxiku jokoa, bizikleta ibilaldiak, eskalada, rapela, ur putzuko probak, kobazuloetatik igarobideak... bildu zituen. Bideoan ikus daiteke Oñatiko Raida izan zenaren printza bat.

 

Ikusi sailkapena