Alex Areizaga

Urretxu-Zumarragako gaztetxea atxikimendu eske

 

 

Urretxuko eta Zumarragako gaztetxea atxikimenduak biltzen ari da. Duela hiru hilabete inguru, ertzainak bertara joan ziren igande gau batean, gaineko solairutik zintzilik zegoen pankarta bat ken zezaten agintzera. Pankartan herriko preso baten espetxe egonaldia gogoratzen eta salatzen zen. Kasua Audientzia Nazionalera bidali zuten ertzainek, gaztetxean aurkitu zuten pertsona baten deklarazioa gehituta. Auzitegi Nazionalak, orain, informazio gehiago eskatu die ertzainei, eta hauek inbestigatzen jarraitzeko borondate irmoa agertu dute.

Hori guztia salatzeko (bertsio luzea hemen irakurri dezakezue) hainbat ekintza antolatu dituzte Urretxun eta Zumarragan, eta atxikkimenduak biltzen ere hasi dira.

Pankarta nork jarri zuen jakin nahi dute guztiek.

Esaiezu zuk ere zuk jarri zenuela!

SARTU HEMEN ATXIKIMENDUAK EMATEKO