\r\n\n"}
Andoni Lubaki naizplus bloga

Argelia: haundia, bakarra eta sunia

Argelia07
Argelia, una grande y suní

Aljerian ugariak dira identitate bereberra aldarrikatzen duten talde politikoak, kultur taldeak eta bestelakoak,. 2001. urteaz geroztik bertako elite intelektualak  MAK izeneko taldea sortu zuen, zeinek estatu barruan izaera bereziaren aitorpena eskatzen duen. Sorreratik eta 2013. urte arte MAK ( Kabiliako Mugimendu Autonomista) esan nahi zuen. Hortik aurrera ordea, pauso bat haratago eman zuen, siglen esanahia aldatuz MAK ( Kabiliako Autodeterminazioaren aldeko Mugimendua). Batzarkideen ustez autodeterminazio eskubideak autonomiak baino hobeto jasotzen du herriaren aldarrikapena.

“ Kabiliako funtzionario guztiak arabiarrak dira, ez dago tokirik bereberrentzat, are gutxiago gure  hizkuntzarentzat. Han-hemenka ikus daitezke kaleetan amazigh hizkuntzan horma-irudiak edo kartel banaka batzuk. Itxurakeria hutsa da! Ez dago inongo borondaterik Arjeleko gobernuaren aldetik! Itxurakeria!” adierazten du burumakur Hocine-k

MAK-eko ideologi aldaketak barneko liskarrak eta hausturak sortu zituen “militante historikoen” artean. Gehiengo batek aldaketa begi onez ikusi bazuen ere, egon ziren aurkakoak ere  eta beste alderdi politiko bat sortzea erabaki zuten RPK frantseseko ( Rassemblement pour la Kabilie) ( Kabiliako Agerpena). Aljerian arabiar identitatea ez duten alderdien artean legala den bakarra da. “Boterearekin bat egin duen alderdia da, noiznahi azaltzen da komunikabideetan beste alderdirik ez balego bezala. Estalki moduko bat da, izan ere gainerako mugimendu legitimoak erabat estaltzen ditu” dio Hocine-k.

Bereber hau hainbat amazigh mugimendutako liderra da: Amazigh Kontseiluko eta  URK-ko (Kabilako Errepublikar Elkartea) lehendakariordea, besteak beste. Bere hitzetan “Ez dugu onartzen Aljeria lurralde subirano gisa, ez baitu onartzen Kabilia lurralde kolonizatu bezala. Nahiz eta kabiliar asko 60ko hamarkadan Aljeriako independentziaren alde borrokatu, gero baztertuak izan gara, ez gaituzte aintzakotzat hartu”.       

Aljeria Afrikako “Ipar Korea” izendatu zuen Kapuscinkyk. Magreb-eko herrialde handiena eta Afrikako bigarrena,  izendapen adierazgarria da oso. Aljeria ulertzea ez da lan samurra, bertan urtetan lanean diharduten kazetarientzat ere. Milaka zatiz osatutako puzzlea dirudi. Zati horietako bakoitzak nekez txertatzen da ondokoarekin, herrialde monolitiko baten itxura hartzeko. Puzzle horretan pitzadura sakonenetakoa sortzen duen pieza “amazigh identitatea” da, izan ere, ez baita inolaz ere egokitzen  arabiar, musulman eta suni izaerara. Urtetan hiruhortz hau ( arabiar, musulman eta suni) hainbat lurralde desberdin elkartzeko  erabili ohi da Frantziako indarkeria kolonitzaileari aurre egiteko.

 

Une honetan aljeriar gobernuak ez du  aintzakotzat hartzen bestelako identitate, kultura eta hizkuntzarik, aljeriarren izaeran. Hiru zutabe horiek baitira haien euskarriak ( arabiar, musulman eta suni) eta desbideraketa txikiena ere, subertsibotzat jotzen da. Makina bat espetxeratu izan da arrazoi honegati.k

 

Su guztiak behar du bere hasierako txinparta

 

Arab Aknine-k lasai asko gidatzen du zaharkitutako autoa. Errepide bihurgunetsuak ez daude asfaltatuta eta edozein bolante-kolpeak bidera zaitzake amildegitik behera. Halere, trafikoa bizia da, hemen herriak bizitzeko tokiak  baitira eta ez “lotarako” tokiak hiri handietan bezala.

Arab,  Tizi Ouzzou-ko Unibertsitateko irakaslea da. Tizi Ouzzou aljeriar Kabilyako hiriburua da. Haren hitzetan “ amazighs gazteak ohartu dira, ez Tizi-n eta ezta Aljer-en ere, ez dutela etorkizunik. Urtetan emandako exodoaren alderantzizkoa gertatzen ari da gazte hauekin, arbasoen lur eremuak berreskuratzen ari dira.Baserriak eraiki eta baratzeak lantzeari ekin diote. Ohartu dira Aljer bezalako hiri handi batean, ezin diotela euren identitateari eutsi, ez eta hizkuntza, kultura eta sinismenak babestu eta garatu ere.

Estatuak, arabiar identitate ofiziala ez beste guztia ukatzen du, are gutxiago onartzen du  musulman sunia ez izatea. Hemen berriz, arbasoen lurraldeetan, Djurjura mendietan, jendeak bakea eta lasaitasuna berreskuratu ditu.”


 

 

Arab en el terreno donde pretende cultivar la huerta y volver a ser autosuficiente

 

Irudia ikusgarria da. Ñabardura berde ugari dituzten mendixka ondotik, bat batean altxatzen dira elur arrastoak dituzten mendi tantaiak. Iparraldetik hegoaldera, eta ekialdetik mendebaldera zeharkatzen duten gailurreri harritsuek gozamenerako paisaia osatzen dute. ( licencia del itzultzaile) Gailurreri horietan hamaika herri txikik ehunka urtetan oreka egonkorrean irauten dute, amildegira erortzeko atakan. Bertan bizi dira duela 500 urtez geroztik, ekialdetik etorritako arabiar inbasioen ondorioz. Amazigh-tarrak euren bizilekuak errotik aldatu zituzten eta  babes bila lurralde hauetara iritsi ziren. Mendi gailurretatik arabiar inbaditzailea ikusten zuten eta babestuta sentitzen ziren. Isolamendu honi esker, lurralde honetan bereber hizkuntza eta sinesmenak bere horretan iraun dute mendeetan zehar.

 

Arab-ek autoa gelditu eta soinean katiuskak janzten ditu. Ondotik pasatzen den erreka zaratatsua zeharkatu eta hesitutako  lur sail txiki  batera sartzen da.

“ Ez bakarrik gure kulturari, gure lurrari ere bizkarra emanez bizi izan gara. Hau arbasoen lurraldea da eta nik  haien antzera lurra lantzea erabaki dut, gazteriarentzat eredu izateko asmoz”. Azaltzen du harro-harro baratzari begira.  “Nola maite dezake bere herrialdea haur batek, eskolatik arabiarra inposatzen bazaio, amazigh hizkuntza zeharo baztertuz.” Arab-ek ondo asko daki zer ondorio dakarren inposizio honek. Bereber kulturaren garapena ardatza izan da bere bizitzan eta beste hainbat bezala liderra da, berreskuratze ahaleginetan. Hark lideratu zuen 1980. urtean Mouloud Mammeri abeslari kabiliarraren omenezko topaketa. “Poliziak hasieratik oztopatu zuen topaketa hura, ez zuten “yihadismoaren” aitzakiarik, artean sortzeke baitzegoen, halere gupidarik gabe jipoitu zituzten bertaratutakoak. Jendea irainduta sentitu zen eta giroa erabat zapuztu zen. Handik eta hemendik etorritako milaka lagun elkartu ziren Tizi Ouzzou-ko kaleetan

 

Retrato de Arab

 

Identitate bakarreko estatua

 

Hocine Azem-ek garagardo freskoa eskatu dio zerbitzariari. Amazigh aktibisten bilerak alkohol kontsumoa baimendutako tabernatan antolatzen dira. Kabilian asko dira era honetako tabernak, non poliziek eta salatariek ez duten tokirik.” Hemen gehientsuenok gara amazigh-ak” dio Hocine-k 48 urteko gizasemeak. Hura da Kabiliako lider ezagunenetakoa. Gobernuak “ zerrenda beltzean” dauka. 46 atxiloketa izan ditu 5 urtetan. Jarraitzaileen borondate onari esker bizirauten du, izan ere galarazita dauka lanbide askotan jardutea. Alkohol kontsumoa Kabilian “errebelde” izateko modu bat da, Aljeria sunia eta arabiarra baita; beste guztia Konstituzioaren aurkako jokabidea da.

 

Hocine Azem en el bar donde se juntan los activistas amazigh de la Kabilia

 

Alderdi politiko ilegal honen ( URK)  lehendakaria Bouaziz ait Chebib da. “MAK desegin zenetik jarraitzaile gehien biltzen dituen alderdia da gurea.  Aldiz, RPK alderdiak ezin izan du elkartu  MAK-ek haseran zituen %10a baino. Uste baino jarraitzaile gehiago geureganatu ditugu. Amazigh identitatea askotarikoa izanik, kristauak, musulmanak, protestanteak, suniak, ibadiak… ditugu gure artean, nahiz eta gehiengoa ateo edo agnostiko den. Erabateko tolerantzia dago alderdi barruan, batzen gaituena amazigh identitatea baita, gainerako guztia esparru pertsonalari dagokio”.   

 

Cristiano kabilio 

 Lehendakariari egindako elkarrizketa hau, Hocine-ren kasuan ez bezala kristau baten etxean egiten da. “ Amazigh-a  eta  kristaua  izatea,   estatua eta arabiar gizartea aurka edukitzea da. Inoiz ez naiz baztertua sentitu nire herrian  kristaua izateagatik. Arabiarrekin aldiz, eta batez arabiar funtzionario direnekin etengabeko bidegabekeriak jasaten ditut.URK-ko kidea naiz, askotan ezkutuka joan izan naiz alderdiko batzarretara, banekielako aldez aurretik poliziak harrapatzen banindun zigor bikoitza izango nuela: bata amazigh izateagatik eta bestea kristaua izateagatik. Behin baino gehiagotan izan naiz atxilotua eta ondo asko dakit horren berri.  Kristau bereber honek Djamel Benzid du izena. “ Gas Konpainia bateko ingeniaria naiz. Esan genezake nire egoera ekonomikoa pribilegiatua dela baina pairatzen dudan presioa ikaragarria da. Emaztea musulmana dut, ni  kristaua naiz. Gure seme-alabek etxean izen kristauak dituzte, kalean ordea, musulmanak, baina alde bietatik dute amazigh izaera. Ez ditugu behartu erlijio  hautua egitera, euren erabakia askatasun osoz hartuko dute unea iritsitakoan”.dio Djamel-ek 

 

Cristiano Kabilio en su casa de Tizi

 

Pouvoir assassin

 

 

Milaka dira Bejaia estadioan elkartutako ikusleak. Haien aurrean bereber jantzi tradizionala soinean daraman emakume bat. Ahots dardartia dauka, eskuetan ikara nabari zaio. 1998. urtean asasinatutako   Matoub Lounes abeslariaren alarguna da. Haserako txalo zaparradak poliki-poliki  errespetuzko isiluneari tokia utziko dio.

GPK-ak ( Kabiliako  behin- behineko Gobernua) urteak daramatza salatzen Lounes-en hilketa ez zela izan GIA-ren ( Islamiar Talde Armatua) atentatua, Aljeriako gobernuak nahi zuela ahots hura betirako isilarazi, baina salaketa honek ez du inon oihartzunik izan.

Matoub Lounes tiroz hil zuten egunean emaztea eta bi lagun zihoazen berekin autoan. Lekukoek ez zituzten ezagutu erailketaren akusatuak. “ Haiek ez ziren” dio Hocine-k galdera luzatu orduko. “ Egun hartan ezohiko gertaera asko pilatu ziren: polizien kontrola ez zegoen ohiko tokian, errepide bazterretan ez zegoen ohiko polizi multzorik. Denok dakigu nor zegoen hilketa haren atzetik: botere kolonialista izan zen ezkutuko eskua. Beldur ziren Lounes-es abestien indarrarekin amazigh-ak altxatuko ote ginen indar zapaltzailearen aurka eta arrisku hori saihesteko Lounes hiltzea erabaki zuten. Benetako hiltzaileak eta errudunak aske gelditu ziren”.   

 

Una mujer hace el signo de la victoria en el estadio donde se celebró el homenaje a Lounes

 

Nadia Matoub-ek urtez urte jasotzen du herritarren maitasuna senar zenaren omenez antolatzen den jaialdian. Emakume honen hitzak eta tartekatutako isiluneak sakratuak bilakatzen dira bertaratu direnentzat. Ondoko pantaila erraldoi batean proiektatzen  dira senar zenaren irudiak. 21 urte pasa badira ere, Nadiaren ahots dardartiak barnean daraman zirrara islatzen du, ez du gobernuaren aurkako aipamen zuzenik egiten, beharrik ere ez. Jaialdia,   aldarrikapen gune bilakatu da, izan ere aljeriar estatuari leporatzen zaio Kamel Eddin Fekhar aktibistaren  heriotza. Gobernuaren aurkako manifestaldi batean atxilotua izan zen, espetxeratua eta ez zen onik irten handik.  Amazigh-en ustetan gobernua da erantzule bakarra.

Nadiak “ Tanmert” ( eskerrik asko)  indartsu eta ozen batekin agur egiten die jaialdira gerturatu diren guztiei. Burrunbak lekua hartuko dio isiltasunari. Estadioko hormak dardarka hasi direla dirudi denak ikurriñak astintzen dituzten bitartean “ Pouvoir assassin, pouvoir assassin” “ Botere hiltzaille, botere hiltzaile” aho batez oihukatzean.