A.B. marokoarra da. Gaitzak adin haundiko harrapatu omen zuen. WiFi-a bai baina ez du mugikorrik. Eguna gaztelera ikasten pasatzen du, baita asko ulertu ez arren irratia entzutene ere. Sarrionandiaren "Palestinar preso bakartia" etorri zait gogora.
Bistaz gozaten duela adierazi dit gaztelera trakets batean. "Lasaitu egiten ditu isolamentuan. Itsasoa aurrean izatea ona da" dio Elena-k, Gurutze Gorriko arduradunak. Aterpetxea hutsik gelditu zen osasun krisia hasi zenean eta Gurutze Gorrikoek oso epe laburrean zerbait pentsatu beharra izan zuten. "Genuenarekin aurre egin genion hasiera batean eta ondoren Diputazioari eskatu genion aterpetxea etorkin, errefuxiatu eta etxegabekoek isolamentua pasatzeko uztea" gehitu du.
A.-k ez die ezer esan familiakoei, ezin izan baitu beraiekin kontaktatu. Nola iritsi zen galdetuta, A.-k irribar egin eta "Yo hoy aquí, mañana no sé" esan dit gaztelera eta arabiera nahastuta.