"Jarri ezazu EPI-a modu honetara eta eskularruak beste honetara. Ondoren kentzeko esango dizugu nola egin baina garrantzitsuena aurpegia zuzenean dena kendu eta desinfektatu arte ez kentzea da" dio M.J. garbitzaileak. Bere semearekin batera infektatuen gelak garbitzen egoten da goizero goizero. Goitik beherako garbiketa egiten dute, halere oso garbiak direla diote. "Gu bagatozela jakinda, ia denek ohea egiten dute, eta zaborrontziko poltsa ate ondoan uzten digute" dio M.J-k. Batzuk lagundu egin nahi izaten digute baina guk dena profesionalki egin behar izaten dugu, protokolo jakin batzuk ditugu".
"Gutako askori ez diote eskerrik ere emango gizartean. Baina goi-mailako gizarteko batzuk baina garrantzitsuagoak garela ikusi da. Beti ezezkoa esaten ziguten, soldata eskaxagoa merezi genuela. Gauzak okertu direnean aldiz, gizarte hau mantentzen bere horretan mantentzen dugunak, behartsu izatera derrigortu nahi gintuztenak gara" dio Imanol segurtasun zaindariak.