\r\n

Hemen, puntu urdinez, Donostiako Alde Zaharreko tabernak. Mapan 181 agertzen dira, baina baliteke azken asteetan berriren bat ireki izana.

\r\n
\"\"
\r\n

\u00a0

\r\n

Urdinez, Alde Zaharrean dauden hotelak.

\r\n
\"\"
\r\n

\u00a0

\r\n

Gorriz, etxe turistikoak. Pisu gehien dituzten 5 kaleak hauexek dira, ordena honetan: Abuztuaren 31a (36 pisu), Boulevard (21), Fermin Kalbeton (24), Portu Kalea (11) eta San Juan (9).

\r\n
\"\"
\n"}
Maite Bidarte

Donostiako Alde Zaharra: hotelak, etxe turistikoak eta tabernak

Guztia
Donostiako Hotel, etxe turistiko eta tabernak [ @xabimurua ren argazkia]

Irudi batek mila hitzek baino gehiago balio duela erran ohi da, esaldi horrekin ados egon edo ez, egia dena da irudi horrek ederki erakusten duela Donostiako hiriak hartua norantza. Xabi Muruak tuiter bidez zabaldutako irudia da [@xabimurua]   Nahikoa dira lau txio eta lau irudi Alde Zaharreko bizilagunek sufritzen duten inbasioa islatzeko. Hasia da inbasioa Gros auzoan ere, eta horrela jarraituz gero laster Donostia osora iritsiko dira inbasoreak.

Hemen Xabier Muruak zabaldutako txioa: