Zenbat tona plastiko daude gure ozeanoetan? UNEP ek emandako datuen arabera, mundu mailan ekoizten den plastikoaren %15-40 ak itsasoan amaitzen du. Alegia, 6,4 milioi tona plastiko urtero. Are gehiago, datorren hamarkadan 3 kilo arrainetik 1 plastikoa izanen da.
Egoeraz jabetuta, Taiwaneko Arte Ederretako hiru ikasleek "Pollsted Water Popsicles" proiektua eraman dute aurrera. Herrialdeko lakuetako, erreketako, portuetako eta hondartzetako ura hartu dute eta izozkiak egin. Sinplea da, baina emaitza ikusgarria, hobeto erranda, beldugarria.
Preseski ez dira oso izozki tentagarriak, freskoak akaso bai, baina osasungarriak behintzat ez: plastikoa, arsenikoa, merkurioa, beruna....hori gordetzen dute gure urek.