\r\n

Horretaz gain, Madrileko Mujeres en Lucha kolektiboak sinadura bilketa hasi du\u00a0charge.org-en jarrera matxista honen kontra metroan kartelak jar daitezen.\u00a0\"Que la Comunidad de Madrid ponga carteles sobre el Manspreading en el metro\"\u00a0500 sinadura behar dituzte, eta artikulu hau idatzi den unean 215 lortu dituzte.\u00a0

\r\n
\u00a0
\r\n

Arazoaz oharturik AEBko Seattle eta Newyork hirietako garraio publikoan kanpaina bereziak egin ziren gizon hanka zabalak ekiditeko. Hemen Seattleko metroan egin zen kanpainaren irudi bat.\"\"

\r\n\r\n

Eta zer gertatuko litzakete rolak aldatuz gero? Alegia, gu bagina gizonak autobuseko hormaren kontra estutuko bagenitu?\u00a0MIC atariak froga egin zuen NewYorken:\u00a0\u00a0What Happens When a Lady \"Manspreads\"

\r\n
\n"}
Maite Bidarte

Manspreading-a gizonek 2 eserleku bere egiten dituztean

Cover_3533_635x
Manspreading argazkia INSTAGRAM/ #MANSPREADING

2 eserleku idatzi dut baina izan daitezke 3 ere. Zenbat aldiz gertatu zaizu autobusean zure ondoko gizonak berea eta zure eserlekuaren erdia hartzea? Bera hanka zabalik, eta zu, estu, lekurik gabe, izterra izterraren kontra.  Ba horrek badu izena: Manspreading  Oxford English Dictionaryk onartu zuen lehendabiziko aldiz 2015ean. 

Gaur, sare sozialetan bolo-bolo dabil gaia eta  TT da #MadridSinManspreding traola. 

Horretaz gain, Madrileko Mujeres en Lucha kolektiboak sinadura bilketa hasi du charge.org-en jarrera matxista honen kontra metroan kartelak jar daitezen. "Que la Comunidad de Madrid ponga carteles sobre el Manspreading en el metro" 500 sinadura behar dituzte, eta artikulu hau idatzi den unean 215 lortu dituzte. 

 

Arazoaz oharturik AEBko Seattle eta Newyork hirietako garraio publikoan kanpaina bereziak egin ziren gizon hanka zabalak ekiditeko. Hemen Seattleko metroan egin zen kanpainaren irudi bat.

Eta zer gertatuko litzakete rolak aldatuz gero? Alegia, gu bagina gizonak autobuseko hormaren kontra estutuko bagenitu? MIC atariak froga egin zuen NewYorken:  What Happens When a Lady "Manspreads"