\r\n

\"\"

\r\n

Izen propioek marraztu dute astearen gora behera. 351ra jaitsi da asteon GARAren azaleko presoen markagailua. Aske geratu baitira Oroitz Gurrutxaga bere aurkako euroagindua deuseztatu ostean, Oihani Agirre bart gauean eta Julen Etxaniz eta Arkaitz Landaberea zigorra osorik beteta. Azken hauek zortzina urte bete dituzte espetxean, tortura latzak salatu zituzten euren atxiloaldian, 2008an.

\r\n

Tortura dei geniezaioke ere Ibon Fernandez Iradiren egoerari, nahiz eta Parisko Zigorren Aplikazio Ganberak halakorik ez ikusi eta bere zigorra eteteko eskaerari muzin egin. Presoen kopuruak gora egiteko arriskuan iritsi gara astearen amaierara, bere osasunagatik aske utzi zuten garaian Manu Azkarate tolosarra baina orain Espainiaratzeko arriskuan dago berriz, asteon Marseillan atxilotu ostean.

\r\n
Loading player...
\r\n\r\n

Kontagailu gaizto hori zerora murrizteko asmoz abiatu dute \u2018Kalera Kalera\u2019 ekimena. Errepresaliatu ohien ekimenez urtarrilaren 8a bitarte luzatuko den ekimenak \u00abbakea eta askatasuna irabaztera!\u00bb leloa darama nagusiaren alboan, presoen auzia jendarteratzea du xede eta gatazkaren ondorioen inguruko eztabaida indartu asmo du. Gari Arriaga preso ohiak Info7 irratian esanda bezala, \u00abnormalizazio politikoa ez baita posible 300dik gora herritar espetxean izanik\u00bb.

\r\n

Dinamikari azken hauspoa Fresneseko espetxetik iritsi zaio. Ekhi\u00f1e Eizagirre eta Iratxe Sorzabal presoen bertsoan:

\r\n
Loading player...
\r\n\r\n

Bide horretan urrats berriak iragarri ditu, gainera, Euskal Preso Politikoen Kolektiboak. Hausnarketa prozesu bati ekitekotan da, egungo garaiari loturik bi ardatzetan egin asmo du aurrera: espetxeak hustuz eta prozesu independentistari euren alea eskainiz. Bidea gardentasunez egingo dutela iragarri dute eta Kolektiboa utzi zutenei parte hartzeko gonbitea egiteaz batera herritarrek euren analisiak jarraitzeko aukera izango dutela adierazi dute.

\r\n

Izen propio gehiago gaiari lotuta, hiru bai behintzat. Guido Raimondi Estrasburgeko Giza Eskubideen Auzitegiko presidentearena, sakabanaketa \u00abgarrantziazko gaia\u00bb dela eurentzat esan duelako eta Juan Manuel Santos Colombiako presidentearena, presoen gerturatzeak ez liokela inori kalterik egingo azpimarratuz Madrilen, Mariano Rajoyrekin bildu ostean. Azken honen Exekutiboak, ordea, ez du aldaketarik aurreikusten, Juan Ignacio Zoido ministroak berretsi du EH Bilduko Goioaga senatariaren galderei erantzunez, \u00abespetxe politika bere horretan mantenduko dugu\u00bb:

\r\n
Loading player...
\r\n\r\n

Berez ez direla mugituko agerikoa da, harriak mugitzeko deia egin zuen Sare herritarrak \u00abNik salatzen dut!\u00bb oihua zabaldu asmo du orain, urtarrilaren 14an izango da hitzordu nagusia Bilbon eta horri begira asteon 200 legelariren babesa jasu du dispertsioaren aurkako mobilizazioak, hainbat ezagunena ere bai sarean (bideoak Youtuben).

\r\n

Oraingoz isilik dago halakoetan bazterrak nahasten ohitua dagoen bat, On Carlos Urquijo. Gustuko du hedabideetan agertzea baina ez zaio gustatu \u2018Deia\u2019 egunkariak zabaldu duen aste honetako argazkia. Legeaz berriketan aspertzen gaituenari... hara, klik:

\r\n

\"\"

\r\n

Esan beharrik gabe doa buruan bueltaka dugula \u00abZer demonio egiten dugu guk hauen nortasun agiri berarekin bizitzen?\u00bb Baina... oraingoz... itxuraz... Batzuk behintzat Madrilera begira jarraitzeko asmoa dute, bagenekien eta ez gaitu harritu, baina EH Bildu larritu du, adibidez, EAJk PPrekin eskutik egin asmo duen bideak. Lehen urratsa iragarri dute jeltzaleek, gastuaren gehieneko neurria PP, PSOE eta Ciudadanos taldeekin batera babestu du EAJk.

\r\n

Kataluniarrentzat adibide gisa jarri dute PPkoek Urkulluren bidea, Parlamenteko presidentea auzipetu eta espainiar erregearen erretratoa erretzeagatik bertako independentistak atxilotzen dituzten bitartean. Sarean #NiReiNiPor (ez erregerik, ez beldurrik) traola izan da asteon nabarmenduenetakoa. Astea borobiltzeko, Katalunian inork gonbidatu ez duen Konstituzio Auzitegia, 2017ko galdeketa ezin dela egin aginduz...

\r\n

Beraz, bada biderik? Baietz uste du Gure Esku Dagok. Udaberrirako 100dik gora herritan galdeketak iragarri baititu dagoeneko. Asteburu honetan zehaztuko dute epe luzerako prestatzen ari diren bide orria, erabakitzeko eskubidea gauzatzeko \u2018PREST!\u2019 daudela diote iragarpenean.

\r\n
\r\n

Banan bana, milaka izango gara!#gureeskudago pic.twitter.com/vddIlpp66P

\r\n\u2014 Gure Esku Dago (@GureEskuDago) December 7, 2016\n
\r\n\r\n

Paseoan egin daiteke bidea, zuzen badoa, korrika ere bai batekoak eta bestekoak bide berean elkartzea lortuz gero. Bizi-bizi joango da aurten, behintzat, Korrika. Kantuaren erritmoan korrika egitera ohituta gaude eta aurtengo ZIRKORRIKAri segiz bagoaz aurreikusitako denborak luze utziko ditu euskararen aldeko ekimen erraldoiak.

\r\n
Loading player...
\r\n\r\n

Gabonen ostean izango da hori, noski. Bai, gabonak. Ikusiko zenituzten batean eta bestean koloretako argiak dir-dir. Olentzero \u00abPapa Noelizatu\u00bb dugula esanez entzun dugu Oier Araolaza Info7 irratian, zentzuzko hausnarketa. Agian garaiz gaude, oraindik, Mari Domingi salbatzeko... Elgoibartik berari eskainitako kantua iritsi zaigu.

\r\n

Eta amaitzeko zalantza bat, egunero ez da euskal talde bat Grammy sarietarako hautagai izatera iristen... Gojira talde lapurtarrak lortu du, rock disko onenerako eta \u2018Silvera\u2019 abestiagatik metal interpretazio onenerako hautatu dute. hemen entzun dezakezue Baionako taldearen lana. Amaitzeko, ordea, beste lapurtar bikote bat dakargu, aste honek ere erakutsi baitigu mugen gainetik eraiki beharreko lana dugula esku artean, kantuz ahal bada gaizki ez, asteburu on!

\r\n

\n"}
09:46 h

«Kalera, kalera...» eta #NiReiNiPor ‘Muga gainetik’ egin beharreko bidean

Hemen entzun dezakezue hari honi segiz Info7 irratian egindako kolaborazioa:

Loading player...

Izen propioek marraztu dute astearen gora behera. 351ra jaitsi da asteon GARAren azaleko presoen markagailua. Aske geratu baitira Oroitz Gurrutxaga...

Seguir leyendo
\r\n\r\n

Halako presiopean Nafarroako Gobernuaren ezinak ere agerian geratu dira, egiatik erabat aparteko eztabaidan galduta bere buruaren defentsan jardun baitu Uxue Barkos lehendakariak ere. [Editoriala]

\r\n

Alboz, batera, beste kontu bat ere ekarri du gaiak, Ahotsa.info hedabidearen aurkako kanpaina. Bere itxiera nahi dutela salatu du hedabide nafarrak.

\r\n

Bat egin du denboran NAIZ eta GARAk abiatu duten kanpaina berriak: \u00ab\u00bfY si no se cuenta? Kontatzen ez dena ez da\u00bb. Bigarren egunerako 100.000 lagun inguruko ikusi dute esperimentu sozialaren bideoa. Egiak baino kontakizunak agintzen duen garaietan ezinbestean kontuan hartzeko mezua.

\r\n

Elkarbizitzaren beharraz jantzitako hitz hutsen garai hauetan Donostia 2016k hasieratik erakutsi dituen ezinei azken autokolpe bat eman nahi izan diola dirudi zentsura praktika agerikoarekin. Irudia, adierazgarria:

\r\n

\"\"

\r\n

Istorio asko dago, oraindik, berreskuratzeko, orain 80 urteko hildakoen bila jarraitzen duten eskelena eta ahanzturaren ganbaratik irten nahi duten Pasaiako badiaren moduko gertakariena, adibidez.

\r\n

Azken asteotan barre dezente egin du mundu osoak AEBetako herritarrez, ia nola eman ahal dioten botoa Trumpi esanez...

\r\n

\r\n

Espainiarretaz barre egingo dugu guk... ez pentsa, ordea, gutaz ere beste batzuk barre egingo ez dutenik...

\r\n

Asteburu on eta animo bidean zoaztenei! #366

\r\n

\n"}
11:45 h

Memoria eta zentsura, Altsasutik Donostiara #366

Irakurri baino entzun nahiago baduzue, hona hemen Info7 irratian egindako kolaborazioa hari berari segiz:

Polizia, memoria eta zentsura artean joan zaigu astea. 359 preso politikorekin hasi eta 366rekin amaitu den aste beltza.

Altsasun orain...

Seguir leyendo
\r\n

\u00abTxin-Pon-Txi\u00bb hizpide duen alderdi bera da ahanzturaren ganbara betiko itxita mantendu nahi duena, aldaketaren indarrek, ordea, aurrera darraite eta Mola eta Sanjurjo, hamarkada gehiegiko atzerapenez bada ere, duten ohore lekutik kanpora eramanak izango dira.

\r\n
\n\r\n\r\n
\r\n
\u00a0
\r\n

Guzti hau EAEko gobernuak \u00abMemoriaren Eguna\u00bb deitzen duenaren aste berean. Hitz hutsak, soilak ez hutsak, nabarmendu diren aste honetan dispertsioak hildakoen memoria senideek eraman behar izan dute Lakuaren ekitaldira eta PPk bere 8 eserlekuek erakusten duten bazterreko bidetik aurrera egiteko jarrera berretsi du.

\r\n

Guardia Zibilarekin Altsasun izandakoa Espainiako Auzitegi Nazionalera bidean da, gainera, eta lau urte pasa badira ere I\u00f1igo Cabacasen familiari inork ez dio justiziazko erantzunik eskaintzen.

\r\n

Konponbidea eraikitzeko borondate eza agerian utzi duen gertakari berri batekin hasi genuen astearen garapenean datoz gertakari hauek, espetxean da espainiar eta frantziar estatuen esanetan ETAren armagabetzean urrats esanguratsuak eman nahiean zebilena, hori egotzi baitiote Mikel Irastorzari. 359 presok jarraitzen dute espetxean, bera etxean hartu zuten Denise eta Xabier aske utzi ostean:

\r\n
Loading player...
\r\n\r\n

Korrika 20 eta \u00abgure bandera\u00bb

\r\n

Bidea egiten jarraitzeko proposamena Korrikaren 20. edizioak, \u2018BatZuk\u2019 leloarekin Otxandiotik Iru\u00f1erako bidea egingo du 2017koak oraindik euskarara gerturatu ez direnei zuzeneko gonbidapena eginez (hemen spota).

\r\n

Denek bat egiteko gonbitea dakar denen onarpena izango duen bandera bakar bat ez duen herri honetara AEK-k. Pasa den astean ezagutu genuen \u2018SuperTxope\u2019 delakoa eta bidea egiten ari da youtuber gipuzkoarra. Aste honetako alea gure banderen ingurukoa... Trump, \u00abTxin-Pon-Txi\u00bb eta ahanzturaren aste honen amaierara irribarre txiki batekin heltzeko, besterik ez bada:

\r\n

\n"}
09:51 h

Trump eta «Txin-Pon-Txi» artean, ahanzturaren bidetik


(Irakurri baino entzun nahiago baduzue, hor Info7 irratian egindako kolaborazioa hari honi segiz)

Asteko shock-a Donald Trumpen garaipenak ekarri du, noski.

Bere esanek izua hedatu dute, garaipenarekin batera lehen etsai zituenak bidaide gisa...

Seguir leyendo
\r\n

Txaloka elkarrekin PPkoak, PSOEkoak, Ciudadanosekoak... eta baita jeltzaleak ere. Estatu egituraz eta hauen baitako alderdiez hitz egitean gogoan gordetzeko irudia, zalantzarik gabe. Hau dena zergatik? Asteon NAIZen gehien ikusi den bideo honetan jasotako hitz hartzeagatik. Gabriel Rufian kataluniarra, berriz, egia borobilekin eserita eroso direnak aztoratuz:

\r\n
Loading player...
\r\n\r\n

Emaitza badakizue, Mariano Rajoy berriz ere presidente eta PSOE makulu behar denerako...

\r\n

Hara begira baino bertatik bertara bide berriak jorratu asmoz Zohardia ponentziari heldu eta Sortu gidatu asmo duen lan talde berria ezagutarazi berri dute. Bertan dira Arnaldo Otegi, Arkaitz Rodriguez, Miren Zabaleta eta Sonia Jacinto, besteak beste.

\r\n

Hari berari tiraka, \u2018Inurritegia\u2019 prozesuari ekin dio Ernaik, apirilean amaituko den kongresu prozesua. \u00abGaraipenaren belaunaldia gara\u00bb esanez ekin diote, erresistentziatik eraikuntzara jauzi egin eta honi loturiko epika propio bat eraikitzeko gaitasunaz sinetsita.

\r\n

\r\n

...eta harriak poltsiko zulatuetan besterik ez genituela uste genuen honetan, Joseba Sarrionandiaren berri izan dugu berriz. Habanan, Kuban, bertako unibertsitateak eta Etxepare Institutuak sinatutako lankidetza baten ondorioz Euskara eta Euskal Kultura irakurletza zuzenduko duela jakin baitugu.

\r\n

\r\n

Ez da zalantzarik berri onek ez dutela tragedia estaltzen. Ohean hil zen Franco diktadorea eta ohore, lausengu eta diru-zorroa barra-barra hilko dira haren oinordekoak ere... martxa honetan. Luhuson \u2018Francoren bilobari gutuna\u2019 antzezlanaren estreinaldian egoteko aukera izan nuen eta uste dut, Igor Elortzak eta Unai Iturriagak idatzi, Ximun Fuchesk zuzendu eta Artedramak, Le Petit Th\u00e9\u00e2tre de Pain eta Dejabu Panpin Laborategiak taulara eraman duten lana ezin egokiagoa dela non gauden ulertzeko. Gogorra da atzera begirakoa, batzutan eman ez arren... eszena berean negar egin nuen atzeko planoari begira, lehen planoan gertatzen ari zenarekin ondokoak barrez ari zirelarik. Herriz herriko bira abiatu dute...

\r\n

Asteon gainera urtea bete da Donostiako Kortxoenea eraitsi zutenetik. Bizia eta bizi-poza ziren lekuan hutsa eta ezereza uzteko... Oraindik garaiz zaudete naiz.eus/kortxoenean eraikin honen istorioa dakarren dokumentala ikusteko (igandera arte).

\r\n

...eta asteon jakin dugu Ryanair-ek ez dakiela Gasteiz non dagoen, bertatik lanean hasiko bada ere berriz, eta bideo labur bidez azaldu digute aldaketa bizkorrik ezean gobernatuko gaituzten CETA eta TAFTA edo TTIP delakoa zer diren, Confebask haserretu arren behin-behineko kontratua zutenek ere jo dezaketela epaitegietara dagokien diru ordainaren bila, gure nerabezaroan zoratu gintuen Trainpotting-en 2. saioa ere badatorrela eta Iru\u00f1ean \u00abBlack lives matter\u00bb idatzita kalera irten arren gehiegirentzat gutxiegi balio duela batzuen bizitzak...

\n"}
09:09 h

Espainian betikoa, baina agerian, eta Sarri irakasle, Kuban

!!! Irakurri baino nahiago baduzue entzun, hemen Info7 irratian egin dugun errepasoa testu hau oinarri:

Aste motza izan da zorte pixka bat izan dugunontzat, zazpi egunekoa hau ere, noski, baina aldrebesa. Pasa den asteburutik datorkigu zer...

Seguir leyendo
\r\n

Dezenteko hizpidea eman du gaiak, noski, bereziki bi gai nagusitu dira, Eusko Alderdi Jeltzaleak gaiarekiko izan duen jarrera denbora honetan (Ramon Solaren erreportajea gaiaz) eta Espainiako Kongresuan PPk beste behin ere bakebideari ezarri dion blokeoa (PPren betoa adierazpenari).

\r\n

Behar eta nahi adina ez baina asko hobetu da gehiengoaren bizimodua azken urteotan, hala ere, batzuk lehengo garaien falta somatzen dutela dirudi. Ezin uler daiteke, bestela, Altsasun Guardia Zibilarekin goizeko ordu txikietan izandako gertakari batek sortu duen zalaparta.

\r\n

\r\n

Erregimenaren indarrek aldaketaren gobernuaren aurka jotzeko baliatu zuten gertakaria, egiari baino komeni zitzaienari begiratuz Barkosen exekutiboa estu hartzeko asmoz. Altsasuko herritarrek salatu zuten Nafarroako Gobernuak berak ere lehen kolpean bertsio ofizialari soilik erreparatu ziola. Astelehenean patxara gehiagorekin edo gaia hobeto aztertzeko beharra nabarmendu zuen Barne sailburuak. (Altsasuko gaiaz albisteak)

\r\n

Bertsio ofizialaren helburua zein zen nahiko garbi geratu zen elkarte ultraeskuindar batek antolatutako protestan, Guardia Zibilaren aldeko protestan.

\r\n
\r\n

\"Separatistas, terroristas\". Todo correcto. pic.twitter.com/vmU1d4wPCM

\r\n\u2014 Alberto Pradilla (@albertopradilla) October 17, 2016\n
\r\n\r\n

Independentismoaren aurkako oihuekin hasi ziren eta feministen aurkakoekin jarraitu:

\r\n
\r\n

\"D\u00f3nde est\u00e1n las feministas?\" En la concentraci\u00f3n ultra a favor de la Guardia Civil. pic.twitter.com/uKQvVM5ibS

\r\n\u2014 Alberto Pradilla (@albertopradilla) October 17, 2016\n
\r\n\r\n

Hori gutxi ez eta Altsasuko gertakari baten harira Iru\u00f1eko alkatearen dimisioa eskatu zuten bertaratutakoek, UPNko kargu nagusiak tartean:

\r\n
\r\n

Pidiendo la dimisi\u00f3n del alcalde de Iru\u00f1ea, Joseba Asiron, por hechos ocurridos en Altsasu pic.twitter.com/T23Kq1Hg6N

\r\n\u2014 Alberto Pradilla (@albertopradilla) October 17, 2016\n
\r\n\r\n

Noski, berriketa artean gutxien entzun dena Altsasuko bizilagunen hitza. Info7 irratian eman zuen honen berri Be\u00f1at altsasuarrak:

\r\n

Ez du ia inork zabaldu, baina gaur bertan Martxelo Diazek jaso du foruzainen aurrean guardia zibiletako baten bikoteak egin zuen adierazpenak bertsio ofiziala gezurtatzen duela.

\r\n

Guardia Zibilaren \u00abizen onaren\u00bb babesean aritu dira espainiarzaleak, itxura guztien arabera emaztea hil eta gero bere buruaz beste egin duen beste guardia zibil baten istorioak itxi duen aste honetan.

\r\n

Eta honetan agur bat ere bai, aldaketaren bidean mingarria izan ahal den agurra, Nafar Telebistarena:

\r\n
\r\n

.@nafar_telebista emititzeari utzi dio egoera ekonomikoak eraginda. Langileek iragarri dute: https://t.co/PybWM1XKe2 pic.twitter.com/83b6xVS0cT

\r\n\u2014 naiz: (@naiz_info) October 19, 2016\n
\r\n

Beste agur bat, Fernando Larruquertena, aste honek utzi diguna. Besteak beste, Nestor Basterretxearekin batera \u2018Ama Lur\u2019 filma mitikoaren zuzendaria. Bere omenez igande honetan NAIZen eskainiko dugu pelikula.

\r\n
\r\n

\u2018Ama Lur\u2019
(1968, Nestor Basterretxea eta Fernando Larruquert)

Igande honetan (21.00) NAIZen pic.twitter.com/XRt2jkYIdQ

\r\n\u2014 naiz: (@naiz_info) October 20, 2016\n
\r\n

Udazkeneko kanta, \u00abmatxoteei\u00bb begira

\r\n

Aktualitateaz harago batean eta bestean zer esana eman duten beste gai batzuk ere bai. Matxismoari loturiko hiru gaik zer esana eman dute aste honetan. Batetik, asko ez dela sarean zabaldu zen bideo baten harira horren ezagun egin ziren Luna eta Enrich Eibarko jokalariena, Ipuruan inoiz baino txalo gehiago jaso zituzten :(, Frantzian zer esana eman duen kasu bat ere bai, zuzenean ikusi ahal izan baizen gizonen artean horren errotua den \u00abEz esan du baina Bai esan nahi zuen\u00bb pentsamolde aldrebesa, Oihana Llorentek jaso du bere blogean gaia, \u00abEzetza beti da ezetza\u00bb.

\r\n

Eta salaketa utzi gabe, baina asteburuari dantzaz ekiteko, mugikorretik mugikorrera hegan dabilen kanta bat: \u00abMachote kontuz ibili, aurrean egongo gara beti, edozein erasori guk hortak erakutsiz. Emakumeak baturik, ez dago gu gelditzerik...\u00bb

\r\n

\r\n

Asteburu on!

\n"}
09:35 h

ETAren erabakiaren 5. urteurrena, Altsasu eta ‘Machote, kontuz’; asteari begirada

2011n, orain dela bost urte, ETAk hartu zuen erabaki historikoak marraztu du aste honen nondik norakoa. 9 minutuko bideoerreportaje honetan saiatu gara laburtzen bide honetan aurreratutakoa, blokeoaren arrazoiak eta bera gainditzeko bideak.

...
Seguir leyendo
\r\n

Bitartean gurean, Euskal Herriaren zati batean izandako hauteskundeen emaitzen ajearekin gaude oraindik. Garaile nagusia EAJ noski, eta Sabin Etxea atarian aldedi jeltzaleak \u00abiraganeko iruditzat\u00bb hartu zuen independentziaren aldeko oihuak eta \u00abGora Euskadi askatuta!\u00bb I\u00f1igo Urkullu eta Andoni Ortuzarren hitz hartzeen amaieran:

\r\n

\r\n

Pozik ere EH Bildu, ezker independentista ia lurperatutzat ematen zuela askok asko ez dela eta alternatiba gisa indartsu irten dela nabarmendu zuen Arnaldo Otegik:

\r\n

\r\n

Podemosek ez zuen esperotako emaitzik izan baina pozik ziren, hala ere. Ez da gehiengo nahikorik, ordea, EAJri eztulik egiteko ere... Bizkaiako azken eserlekua argitzeko zain, alderdi jeltzaleak edonorekin lor dezake gehiengo absolutua (ikusi hemen balizko itunak).

\r\n

*EGUNERATUA (15.00): Bizkaian azkenean EH Bilduk 5. eserlekua lortu du, EAJ 28n utziz eta beraz EAJ-PSE edo EAJ-PP baturek ez dute gehiengo absoluturik izango.

\r\n

Aurpegi tristeena hauteskunde gauean, PSErena eta Idoia Mendiarena... \u00abEspainian dagoen egoera nahastua\u00bb aipatu zuen, eta oraindik ez zekien bere alderdiari zetorkion guztia...

\r\n

Jesus Egigurenek beste arrazoi bat ere erantsi zion Euskadi Irratian, bakea iritsita PSE aurreko garaian iltzatuta geratu zela:

\r\n

\r\n

Ez dirudi garairik samurrenak direnik, beraz, Espainiako Estatu ereduak bizi dituenak... Morala gora eta behera, hitz eta pitz, ugari... hipokresia hartu du hizpide aurtengo Bartzelonako jaialdi erotikoak \u2018PATRIA\u2019 izenburupean argitaratu duen spotean. 2.500.000 ikustaldi di-da batean:

\r\n

\r\n

\u2018Patria\u2019 hari baino aberri honi begira bizi izan zen baten heriotza ere asteon iritsi da. Imanol Urbieta, \u00abeuskal umeak kantuan jarri zituen musikaria\u00bb. Andoni Ega\u00f1ari entzun diogu denetarik erakutsi ziela aitortzen eta Josu Txapartegiri \u00abherri honen aldeko hautua\u00bb egin zuela... Sarean ere dezenteko oihartzuna izan du... @xomorro-ri lapurtu diogu asteko errepaso honetako azken esaldia, \u00abez didazue sinistuko baina ranrober bat ikusi det oraintxe izarretara bidean...\u00bb. Begirada altxa eta aurrera begiratzeko astea, honakoa ere...

\r\n

\n"}
11:28 h

Espainia (eta PSOE) zulora, Katalunia badoa eta gu... gu, begira

* Astean zehar NAIZen gehien irakurri, ikusi edo eztabaidatu diren edukiak ardatz hartuta Info7 irratiarentzat egindako kolaboraziotik. Hemen entzungai:

PSOEren gainbeherak eta Katalunian independentziara bidean emandako urratsek gidatu dute...

Seguir leyendo