\r\n

Bitartean gurean, Euskal Herriaren zati batean izandako hauteskundeen emaitzen ajearekin gaude oraindik. Garaile nagusia EAJ noski, eta Sabin Etxea atarian aldedi jeltzaleak \u00abiraganeko iruditzat\u00bb hartu zuen independentziaren aldeko oihuak eta \u00abGora Euskadi askatuta!\u00bb I\u00f1igo Urkullu eta Andoni Ortuzarren hitz hartzeen amaieran:

\r\n

\r\n

Pozik ere EH Bildu, ezker independentista ia lurperatutzat ematen zuela askok asko ez dela eta alternatiba gisa indartsu irten dela nabarmendu zuen Arnaldo Otegik:

\r\n

\r\n

Podemosek ez zuen esperotako emaitzik izan baina pozik ziren, hala ere. Ez da gehiengo nahikorik, ordea, EAJri eztulik egiteko ere... Bizkaiako azken eserlekua argitzeko zain, alderdi jeltzaleak edonorekin lor dezake gehiengo absolutua (ikusi hemen balizko itunak).

\r\n

*EGUNERATUA (15.00): Bizkaian azkenean EH Bilduk 5. eserlekua lortu du, EAJ 28n utziz eta beraz EAJ-PSE edo EAJ-PP baturek ez dute gehiengo absoluturik izango.

\r\n

Aurpegi tristeena hauteskunde gauean, PSErena eta Idoia Mendiarena... \u00abEspainian dagoen egoera nahastua\u00bb aipatu zuen, eta oraindik ez zekien bere alderdiari zetorkion guztia...

\r\n

Jesus Egigurenek beste arrazoi bat ere erantsi zion Euskadi Irratian, bakea iritsita PSE aurreko garaian iltzatuta geratu zela:

\r\n

\r\n

Ez dirudi garairik samurrenak direnik, beraz, Espainiako Estatu ereduak bizi dituenak... Morala gora eta behera, hitz eta pitz, ugari... hipokresia hartu du hizpide aurtengo Bartzelonako jaialdi erotikoak \u2018PATRIA\u2019 izenburupean argitaratu duen spotean. 2.500.000 ikustaldi di-da batean:

\r\n

\r\n

\u2018Patria\u2019 hari baino aberri honi begira bizi izan zen baten heriotza ere asteon iritsi da. Imanol Urbieta, \u00abeuskal umeak kantuan jarri zituen musikaria\u00bb. Andoni Ega\u00f1ari entzun diogu denetarik erakutsi ziela aitortzen eta Josu Txapartegiri \u00abherri honen aldeko hautua\u00bb egin zuela... Sarean ere dezenteko oihartzuna izan du... @xomorro-ri lapurtu diogu asteko errepaso honetako azken esaldia, \u00abez didazue sinistuko baina ranrober bat ikusi det oraintxe izarretara bidean...\u00bb. Begirada altxa eta aurrera begiratzeko astea, honakoa ere...

\r\n

\n"}
Ion Telleria

Espainia (eta PSOE) zulora, Katalunia badoa eta gu... gu, begira

* Astean zehar NAIZen gehien irakurri, ikusi edo eztabaidatu diren edukiak ardatz hartuta Info7 irratiarentzat egindako kolaboraziotik. Hemen entzungai:

PSOEren gainbeherak eta Katalunian independentziara bidean emandako urratsek gidatu dute EAEko hauteskundeen ajearekin hasi genuen astea. Sarean oihartzuna izan du, gainera, Bartzelonako jaialdi erotikoak ‘PATRIA’ izenburupean osatu duen spotak eta azken agur bat ere bai gurean, haur ginelerarik kantuan eta euskaraz jarri gintuen Imanol Urbietarena.

X jauna dela dio askok, eta asteazkenean SER irrati katean esan zuen hauteskundetan sekula ez zutela horren emaitza txarrik izan EAEn «egin genituen gauzak egin arren». Sortuk «aitorpen garbia» zela esan zuen eta sarean Gonzalezek «pa, pa, pa...» batekin laburtzen zuenaren berehalako itzulpena ikusi dugu GALen erasoak gogora ekarriz.

Elkarrizketa berean abiatu zuen Gonzalezek berak Pedro Sanchezen PSOEren aurkako kolpea, atzetik etorri zen ‘El Pais’ egunkariaren editoriala eta zuzendaritzako 17 kideren dimisioa.

Inoiz ikusi gabeko irudiak Madrilgo Ferraz kalearen atarian, dimisioak aurkeztera joan zen Antonio Pradas andaluziarra egoitzara sartu ezinda, Antolakuntza idazkari gisa hitz egin zuenari jada ez zuela halako kargurik esanez...

Eta PSOE zulora doan bitartean, eta agian berarekin Espainiako Estatu eredua, Katalunian xiri-xiri badoaz. Adostuta, ahal bada, eta ezin bada... ba adostu gabe: erreferenduma ala erreferenduma, hori da Carles Puigdemont presidenteak iragarri zuena konfiantza galdean:

Bitartean gurean, Euskal Herriaren zati batean izandako hauteskundeen emaitzen ajearekin gaude oraindik. Garaile nagusia EAJ noski, eta Sabin Etxea atarian aldedi jeltzaleak «iraganeko iruditzat» hartu zuen independentziaren aldeko oihuak eta «Gora Euskadi askatuta!» Iñigo Urkullu eta Andoni Ortuzarren hitz hartzeen amaieran:

Pozik ere EH Bildu, ezker independentista ia lurperatutzat ematen zuela askok asko ez dela eta alternatiba gisa indartsu irten dela nabarmendu zuen Arnaldo Otegik:

Podemosek ez zuen esperotako emaitzik izan baina pozik ziren, hala ere. Ez da gehiengo nahikorik, ordea, EAJri eztulik egiteko ere... Bizkaiako azken eserlekua argitzeko zain, alderdi jeltzaleak edonorekin lor dezake gehiengo absolutua (ikusi hemen balizko itunak).

*EGUNERATUA (15.00): Bizkaian azkenean EH Bilduk 5. eserlekua lortu du, EAJ 28n utziz eta beraz EAJ-PSE edo EAJ-PP baturek ez dute gehiengo absoluturik izango.

Aurpegi tristeena hauteskunde gauean, PSErena eta Idoia Mendiarena... «Espainian dagoen egoera nahastua» aipatu zuen, eta oraindik ez zekien bere alderdiari zetorkion guztia...

Jesus Egigurenek beste arrazoi bat ere erantsi zion Euskadi Irratian, bakea iritsita PSE aurreko garaian iltzatuta geratu zela:

Ez dirudi garairik samurrenak direnik, beraz, Espainiako Estatu ereduak bizi dituenak... Morala gora eta behera, hitz eta pitz, ugari... hipokresia hartu du hizpide aurtengo Bartzelonako jaialdi erotikoak ‘PATRIA’ izenburupean argitaratu duen spotean. 2.500.000 ikustaldi di-da batean:

‘Patria’ hari baino aberri honi begira bizi izan zen baten heriotza ere asteon iritsi da. Imanol Urbieta, «euskal umeak kantuan jarri zituen musikaria». Andoni Egañari entzun diogu denetarik erakutsi ziela aitortzen eta Josu Txapartegiri «herri honen aldeko hautua» egin zuela... Sarean ere dezenteko oihartzuna izan du... @xomorro-ri lapurtu diogu asteko errepaso honetako azken esaldia, «ez didazue sinistuko baina ranrober bat ikusi det oraintxe izarretara bidean...». Begirada altxa eta aurrera begiratzeko astea, honakoa ere...