\r\n
Gobernu-kidea horren nabarmen uztea ez da ohikoa. 27tik 7 dira PSEkoak, baina EAJren ezinbesteko makulu da Donostiako udal gobernuan, gutxi dira baina asko agintzen dute.
\r\nZiur aski Bilbon eta Donostian ez dira PNV eta PSE-PPren arteko harremanak erabat gaiztotuko. \u00abEgiazko kontuak\u00bb deitu ohi zaienetan, poltsikoari eragiten dienetan, ez baitaude horren aparte. Diru-sarrerak Bermatzeko Errentaren kasuan (DBE, RGI gazteleraz) adibidez. Egia bazter uzteak gezurrean korapilatzea ekarri ohi du, eta hau adibide nabarmena izan da. PP eta PSOEk Espainian gutxieneko soldataren igoera adostu zutenean inork gutxik jarri zuen zalantzan horrek eragina izango zuela DBE-n, kopurua zen dudakoa. Hala ere, hiruzpalau egunetan EAEko Lan Sailburuari eta lehendakariari gauza bat eta haren kontrakoa esaten entzun diegu. Goazen banaka:
\r\n1.- Larunbata, hilak 7, Beatriz Artolazabal sailburua, gutxieneko soldatak eta diru-sarrerak bermatzeko errentak ez dute zerikusirik
\r\n2.- Asteartea, hilak 10, Artolazabal bera GARAko I\u00f1aki Iriondoren galderari erantzunez, zerikusia badutela baina agian ez lukela hala behar.
\r\n\r\n3.- Eta gauza bat eta kontrakoa aldi berean esateko gai inor bada, hor EAEko lehendakaria, I\u00f1igo Urkullu, erantzun ulertezin baten bidez lehenbizi harremanik ez dutela, gero baietz baina 2017ko gutxieneko soldata ez 2016koa hartu behar dela erreferentzi gisa esaten...
\r\nGutxieneko soldata eta diru-sarreren bermearena bi kontu ezberdin direla esan zuen:
\r\n\r\n...egia da, ez dira gauza bera, baina bata bestearen neurrian kalkulatzen da... Erantzun berean, Urkulluk dio baietz, elkarri lotzen zaiela kalkulurako baino legeak zirrikitu bat baduela bata bestearekin ez lotzeko:
\r\n\r\nHori esanda, ordea, azken dekretua baino 2015ekoa hartuko dutela kontuan dio Urkulluk...
\r\n\r\nmmm... bale, galdu gara. Erantzun berean azpimarratu nahi izan zuen pobreziari egin behar zaiola aurre eta lanpostuak sortu. Noski, ez da dudarik, kalitatezko lanpostuak sortuz gero diru-sarrerak bermatzeko gai izango bailitzateke jendea haren eskean aritu beharrik gabe.
\r\nGuzti hau abendutik dator tiraka, aste honetako esan eta kontraesanen aurretik argia zirudien %8ko igoera izango zuela gazteleraz RGI esaten diotenak. Pedro Azpiazu Ekonomia eta Ogasun sailburuak, behintzat, nahiko garbi zuen, kontuak egitea ere nahiko erraza zela azpimarratu baizuen abenduaren 20an emandako agerraldian:
\r\n\r\n\r\n
\r\nEgiari zor, Lakuari berak erabaki ez duen aldaketa bat kudeatzea dagokio orain. Burujabetza elkarbanaturen ajeak, agian? Gutxi ez baino lehen baino gutxiago dira asko ez dela Nafarroaren izenean bere burujabetza apurra negoziatzen zutenak. Lan zaila hartu dute UPNkoek, Hitzarmenari lotuta Espainiak eskatutakoa baino gutxiago ordaintzeagatik kritikatu du Uxue Barkosen gobernua, aldi berean, ordea, aurrez berak egindako milioitako opariak azaldu ezinda, herrialdearentzat akordio hobea lortzeko bidelagun izango dela esaten ari da.
\r\n\r\nGutxi dira Nafarroaren beharrei uko egiteko prest Espainiaren mesedetan, baita ikuspegi identitario batetik ere. Agerikoa da gehiengoen iritziek ez dutela politikarien ekinbidean zuzeneko argirik ikusten eta horren adibide NUPk parlamentuaren aginduz berriki argitaratutako azterketa. %6,8k soilik dio nafarra eta espainiarra dela eta %20,1ek nafarra eta euskalduna dela. %45,1ek bere burua nafartzat soilik du eta tartean ageri diren beste aukera ia denetan euskalduntasuna ageri da.
\r\nAlde egotea eta alde ekitea ez dira, ordea, gauza bera, noski. Gutxi dira euskal preso politikoekiko Espainiak eta Frantziak gaur-gaurkoz duten politika defendatzen dutenak. Azken aldian garbiago entzun ditugu gerturatzearen alde PSOEren ordezkariak ere. Idoia Mendiak (PSE) atzo EiTBn berretsi zuen, bere modura, gerturatzearen alde direla eurak ere:
\r\n\r\nHala ere, PSEk ez du Sarek Bilbon antolatu duen manifestaziora joateko deirik egin. Alde egon baina manifestaziora ez joateko zaku horretan sartu dute euren burua EAJk eta Podemosek ere eta batzuen haserrea eragin duhorrek.
\r\n\r\n\r\n\r\n14an Bilbora ez joateko erabakiarekin, PODEMOS eta PNVk, PPren inmobilismoa errezten dute. Gauzak argi. #SalatzenDut pic.twitter.com/cIvgvbShK0
\r\n\u2014 Arnaldo Otegi (@ArnaldoOtegi) January 12, 2017\n
Badira ez direnak joango, \u00abnorbanako gisa\u00bb joango direnak eta modu batera edo bestera mobilizazioari euren babesa adierazi diotenak.
\r\n\r\n\r\n\r\nNi ez noa. Yo no voy. https://t.co/Amv1SRDleT
\r\n\u2014 Koldo Mart\u00ednez (@komaur) January 12, 2017\n
\r\n\r\n\r\nEste s\u00e1bado estar\u00e9 en Bilbo con Sare a t\u00edtulo individual. Comparto mucho y tambi\u00e9n echo cosas en falta, como el reconocimiento del da\u00f1o.
\r\n\u2014 Nagua Alba (@NaguaAlba) January 9, 2017\n
\r\n\r\n\r\nEspainiak hala moduz aplikatzen du \"etsaiaren zuzenbide penala\" (eta hori ez da bide zuzena). Urruntzea amaitu behar da
\r\n\u2014 Juan Jose Ibarretxe (@LHKibarretxe) January 12, 2017\n
Elkarri egindako eskakizunak eta ika-mikak aparte, agerikoa da gutxi direla, ia \u2018batez\u2019, egungo espetxe politika defendatzen dutenak. Gasteizko Legebiltzarrean 75etik 9 besterik ez, parlamentu honen %88k presoen gerturatzearen alde dagoela dio. Nafarroako Parlamentuan ez da horren zabala baina gehiengoak du jarrera hori eta Ipar Euskal Herrian ez da urruntzerik defendatuko duenik.
\r\nAdostasuna agerikoa da, urratsak? Adostasun hori oinarri urratsak emateko beharra azpimarratu du asteon Sarek. Gehiengo berriek politika berriak ekarri beharko lituzketela nabarmendu du Joseba Azkarrak.
\r\nGehiengo berriek errealitate berriak eraikitzeko gaitasuna behar lukete,\u00absalbuespen elkarbanatua\u00bb gainditze bidean. Gehiengo berri horiek ekitea behar genuke, edo zain egon gabe ekin asmo duenak, bakarrik bada ere, aldekotasun zabal hori baliatzen jakitea, gutxienez.
\n