\r\n\r\n

Halako presiopean Nafarroako Gobernuaren ezinak ere agerian geratu dira, egiatik erabat aparteko eztabaidan galduta bere buruaren defentsan jardun baitu Uxue Barkos lehendakariak ere. [Editoriala]

\r\n

Alboz, batera, beste kontu bat ere ekarri du gaiak, Ahotsa.info hedabidearen aurkako kanpaina. Bere itxiera nahi dutela salatu du hedabide nafarrak.

\r\n

Bat egin du denboran NAIZ eta GARAk abiatu duten kanpaina berriak: \u00ab\u00bfY si no se cuenta? Kontatzen ez dena ez da\u00bb. Bigarren egunerako 100.000 lagun inguruko ikusi dute esperimentu sozialaren bideoa. Egiak baino kontakizunak agintzen duen garaietan ezinbestean kontuan hartzeko mezua.

\r\n

Elkarbizitzaren beharraz jantzitako hitz hutsen garai hauetan Donostia 2016k hasieratik erakutsi dituen ezinei azken autokolpe bat eman nahi izan diola dirudi zentsura praktika agerikoarekin. Irudia, adierazgarria:

\r\n

\"\"

\r\n

Istorio asko dago, oraindik, berreskuratzeko, orain 80 urteko hildakoen bila jarraitzen duten eskelena eta ahanzturaren ganbaratik irten nahi duten Pasaiako badiaren moduko gertakariena, adibidez.

\r\n

Azken asteotan barre dezente egin du mundu osoak AEBetako herritarrez, ia nola eman ahal dioten botoa Trumpi esanez...

\r\n

\r\n

Espainiarretaz barre egingo dugu guk... ez pentsa, ordea, gutaz ere beste batzuk barre egingo ez dutenik...

\r\n

Asteburu on eta animo bidean zoaztenei! #366

\r\n

\n"}
Ion Telleria

Memoria eta zentsura, Altsasutik Donostiara #366

Irakurri baino entzun nahiago baduzue, hona hemen Info7 irratian egindako kolaborazioa hari berari segiz:

Polizia, memoria eta zentsura artean joan zaigu astea. 359 preso politikorekin hasi eta 366rekin amaitu den aste beltza.

Altsasun orain hilabete gaueko ordu txikitan izandako liskarra «terrorismo» goiburupean jaso eta zazpi gazte altsasuar espetxeratu dituzte. Egiak ez du baliorik, gertakari zehatzek ere ez, horien aitzakian batzuk eta besteek eraikitakoak baizik. Urte luzez Espainiako Auzitegi Nazionalean lanean aritu behar izan den Amaia Izko abokatua ere harritu dute auzitegi bereziaren argudioek.

Espetxeratze autoak gaiaren beraren neurriko astakeriak ditu berean. Adibidez «flecha sinuosa de dos puntas (símbolo habitual de ETA)» gisa izendatzen du ‘Alde Hemendik’ dinamikaren irudi ezaguna. Hiru aldiz bere burua borondatez aurkeztu den pertsona batek ihes egiteko arriskua duela argudiatuta espetxeratu du azken altsasuarraepaileak...

Asteon Nafarroako Parlamentuan izan dute gaia hizpide, agerikoa PP eta UPNren adierazpenak entzunda Altsasuko gaia baliatu dutela eraiki nahi duten begibakarreko errelatoarentzat:

Loading player...

Halako presiopean Nafarroako Gobernuaren ezinak ere agerian geratu dira, egiatik erabat aparteko eztabaidan galduta bere buruaren defentsan jardun baitu Uxue Barkos lehendakariak ere. [Editoriala]

Alboz, batera, beste kontu bat ere ekarri du gaiak, Ahotsa.info hedabidearen aurkako kanpaina. Bere itxiera nahi dutela salatu du hedabide nafarrak.

Bat egin du denboran NAIZ eta GARAk abiatu duten kanpaina berriak: «¿Y si no se cuenta? Kontatzen ez dena ez da». Bigarren egunerako 100.000 lagun inguruko ikusi dute esperimentu sozialaren bideoa. Egiak baino kontakizunak agintzen duen garaietan ezinbestean kontuan hartzeko mezua.