Ion Telleria

Tortura argitara Europan, 155aren osteko Espainia eta memoria

Galbahetik-180216
Galbahetik.

Astearen ohiko errepasoan Estrasburgek emandako epaia hartu dugu hizpide. Igor Portu eta Mattin Sarasolak Guardia Zibilaren eskutan jasandako tratuaren salaketa berretsi du Europako Giza Eskubideen Auzitegiak. Orain arteko ebazpenetan ez ikertzea egotzi izan dio auzitegi honek Espainiari, kasu honetan tratu txarra izan dela baieztatu du.

EAEko autogobernu ponentziaren inguruko eztabaida abian den bitartean Espainian gero eta indar gehiago hartzen ari da Ciudadanosen eskutik 155a betikotzeko jarrera.

Memoria historikoari dagokionez hirugarrenean bai, Gasteizko Legebiltzarrak ia aho batez, PP izan ezik, bidea urratzeko erabakia hartu du. Maravillas Lambertori Iruñean plaza bat eskaini eta egun gutxira, berriz, memoria historikoa kantuz gureganatzeagatik Bianako Printzearen saria Fermin Balentziari emateko proposamena egin dute.