\r\n
Beste izen propio batzuk: Nekane Txapartegirena, Suitzak Espainiaratzeko baimena eman baitu, helegiterako aukera dago oraindik eta gogor salatu du erabakia Amnesty International elkarteak; eta Arantza Zuluetarena, bere espetxeratzeko asmoz aitzakia bila jarraitzen baitute batzuk, oraingoz kale. Asteon errepresalituen aldeko ekimen berria ere aurkeztu dute, \u2018Euskal udaberria kalera\u2019 lelopean.
\r\nZiklo berria hauspotu asmoz...
\r\n\r\nHerritarren eskutik sortu zena herritarren eskutan amaitzear da... Apirilaren 8an da hitzordua Baionan ETAren armagabetzerako, \u00abbakearen artisauek\u00bb deialdia berretsi dute asteon. Adierazpenak bata bestearen atzetik, Espainiak eta Frantziak egingo dutenarekiko, edo egingo ez dutenarekiko, kezka ere bai...
\r\nGehiegi luzatzen ari den trantsizio betean gaude eta aurrera begirakoan erabakitzeko eskubidea gauzatzeko gai izango garen ala ez, hortxe gako nagusietako bat.
\r\nHala izan dadin galdeketak sustatzen ari da herriz herri Gure Esku Dago dinamika eta aste honi beste 30.000 boto gehiago gehituta ekin genion. Aurten izango diren lau \u00abolatuetan\u00bb lehena izan da Oarsoaldean, Tolosaldean, Larrabetzun, Astigarragan eta Hernanin. [2014tik hona, parte hartze datuak eta emaitzak herriz herri].
\r\nHezkuntza eremuan protesta parea utzi digu asteak. Asteazkenean irakasleen unea izan zen eta ostegunean milaka ikasle irten ziren kalera.
\r\n... eta agur bat, Martin McGuinnessena:
\r\nAsteari kolorea autobus transfoboak eman dio... Kasu honetan ez da lege beharrik izan bere ekinbidetea eteteko. Herritarren protestek bidali baitute bueltan etorritako bidetik.
\n