Igande honetan, hilak 11, Arroa Beheak Gipuzkoako Eskola Txikien festa ospatuko du. 30. jaia izango da aurtengoa eta eskola berria eraikitzea izango dute aldarrikapen. 2002an 24 ikasle bazeuden ere, kopuru hori pixkanaka handitzen joan da eta datorren ikasturtean 71 izango dira. Egun, lau eraikinetan dago banatuta eskola, eta asmoa eskola berria eraikitzea izango da.
Arroa Beheko ikasleek, gainera, bisita sorpresatxoa jaso dute igandeko festaren prestaketetan murgilduta zeudela.
Eskola txikiek ezaugarri konkretuak dituzte: eskola publikoa eta herrian edo auzoan dagoen bakarra izan behar da, euskalduna, sei ikasgela edo gutxiago duen eskolak dira, talde txikiak dituzte, adin desberdineko haurrak gela berean hezten dira, elkarreragina eta kooperazioa era naturalean sustatzen dira, herriaren nortasuna eta kulturan oinarritutako heziketa bultzatzen dute, naturarekin harreman zuzena bilatzen dute, leku atsegina, elkar ezagutzeko eta aintzat hartzeko aukera ematen dute eta irakasle eta familien arteko harreman estua da.
> Gipuzkoako Eskola Txikien webgunea: klik hemen