Ikoitz blog naiz+

Eskola elikaduraren inguruko nazioarteko GOZO jardunaldiak

Gozo
GOZO

Urriak 2, 3 eta 4an, I.go Nazioarteko GOZO jardunaldiak antolatu dituzte VSF Bidezko Elikadurak eta EHIGEk, Bilbon.

Eskola elikadura osasungarria eta iraunkorra oinarri hartuta, munduko txoko ezberdinetako esperientziak bildu nahi dituzte hiru egunetan zehar. Politika publikoen eragina, eragile eraldatzaileen praktikak eta esperientzia pedagogikoak ezagutzeko aukera egongo da. Honetarako Italiatik, El Salvadorretik, Kanariar Uharteetatik zein Akitaniatik etorritako kideak izango dira mahaiaren bueltan.

Asteazkenean hasiko diren jardunaldiak Bilboko Itsas Museoan izango dira.

> Egitarau osoa: klik hemen