Sura elkarteko eta Lluis Vives ikastetxeko 16 ikasle valentziarrek matxismoaren kontrako rapa egin dute. Sare sozialen bidez zabaldu eta youtuben 20.000 ikustaldi baino gehiago izan dituen bideoak gazteen artean genero indarkeriaren aurkako mezu zuzena zabaltzea lortu du. Gainera, Los Chikos del Maízeko Toni Mejías izan dute laguntzaile bideoaren osaketan.
Kantuaren letra euskarara itzuli du Mikel Garcia kazetariak:
ESTIMA’M LLIURE
Ez, emakumeekin ez da jolasten,
jotzen zaituen gizona ez da ausarta.
Emakumeak indartsuak gara
eta matxistei hortzak erakusten dizkiegu.
Betebehar bat dugu, misio bat,
ikastea, egoera aldatzea.
Ez gehiago pentsatu, erreakzionatu,
emakume bat jotzen ari direla ikusten baduzu
ezin zara isilik geratu.
Isiltasuna hautsi behar da,
salatu, ez gorde barruan.
Ez dugu pasiborik ez biolentorik nahi,
gizon justuak eta zintzoak nahi ditugu.
Bere burua sarjentutzat duen gizonagandik urrundu,
emakumeak objektutzat tratatzen dituenarengandik.
Erasoaren aurrean, erantzuna;
ez min ematen duen kolperik, ez zauritzen duen hitzik.
Ez zaitzala korronteak eraman,
ezarri nahi dizkizuten baloreetatik ihes egin.
Zure maskulinitatea auzitan jarri,
gizarteak inposatutako eredua apurtu.
Berdintasuna egon dadila emakume eta gizonen artean,
inork ez diezazula esan zer egin behar duzun.
Jotzeagatik ez zara inportanteagoa,
emakume izateagatik ez duzu zertan obeditu.
Berdintasunean oinarritutako mundua nahi dugu,
kontsekuente jokatu zure bikotekidearekin.
Gure zoriontasuna askatasuna da,
eta biolentziak ez du lekurik.
Injustiziarik ez, emakumeen aurkako erasorik ez,
utzi ezazu aske, ez iezaiozu esan zer egin behar duen.
eta jazartzen duen gizona baztertu,
whatsappa kontrolatzea ere erasoa da.
Emakumeok elkarturik defendatzen dugu gure burua,
erasoaren aurrean solidaritatea.
Ideia justuak ditugu,
errespetuaren eta berdintasunaren alde borrokatzen dugu.
Onartu ezazu, emakumea ez da zure jostailua,
errespeta ezazu.
Kontrolaren erruz, gutxituz doa maitasuna,
jeloskorkeriak eta obsesioak bikotea suntsitzen dute.
Arazoak bilatzen ari bazara, guk ez ditugu nahi,
maitasuna da emateko daukaguna.
Zoriontasuna eta laguntasuna bilatu dezagun,
lehia gutxiago, berdintasun gehiago.
Maitasuna da sentimendu bat
ez lituzkeena pertsonak kondenatu behar,
maite zaituenak ez zaitu traizionatzen.
Ez dut gustuko matxitoa, ez nau inpresionatzen,
Beldurra ematen didala uste du,
eta pena baino ez dit ematen.