Lekeition izango da igande honetan EHIGEk antolatzen duen Euskal Eskola Publikoaren jaia. 'Zapran Gagoz' lema daraman festak egun osoko egitaraua izango du Bizkaiko kostako herrian eta besteak beste The Uski's edota Trikizio erromeria izango dira egunari musika jarriko diotenak.
Lekeitioko eskola Batuz sareko partaide da. Batuz Lea Artibaiko Herri Eskolen sarea da. 19 zentroz osatuta dago, haundi, ertain eta txiki: Eskualdeko haurreskolak, Manuela Zubizarreta ikastetxea, Urregarai eskola, Amorotoko eskola, Munitibarko ikastetxea, Ispasterko eskola, Berriatuko ikastetxea, Zaldupe ikastetxea, Lekeitikoko eskola, Lekeitio BHI, Ondarroa BHI, Markinako Bekobenta LHI eta Markina BHI.
Zergaitik sortu zen Batuz?
Lea-Artibaiko eskolen artean sarea sortzea izan da helburua, elkarlanean arituz batasuna lortzeko eta bere irudia indartzeko. Milaka ume, senide, irakasle eta eragileen ametsak BATZEN dituelako sekulako hezkuntza komunitatea osatuz. Bizipoza dute ikur, bikaintasuna helburu eta ikasleen jakinduria eta maitasuna bidelagun. Kalitate goreneko hezkuntza herritar guztien eskura ipiniz, herritik datorrena herrrira itzultzen dute, heziketaren altxorra guztien artean partekatuz.
> Aurreko urteetako jaietako kantuak: klik hemen