Gabon garaia hurbiltzen den honetan guraso edota familia askorentzat buruhaustea bilakatzen da oparien afera. Kudeatzeko zail xamar diren egoerak gertatzen dira, izan ere, telebista zein kaleetan hamaika dira haurrek jasotzen dituzten mezuak: jolasak, panpinak, teknologia berriak... eskaintza itogarri zein amaigabea da. Gehien gehienetan, baina, erdaraz.
Euskarazko eskaintzari dagokionean, adibidez, gutxi dira merkatu globalean argibideak euskaraz eskaintzen dituzten jolas eta mahai-jolasak. Kasu askotan jolasarekin dugun lehen harreman honek jolasaren hizkuntza ere baldintza dezake.
Guraso.eus egitasmoak, merkatuan arrakastatsuak diren eta adituen ustez gomendagarriak diren mahai-jolasei euskarazko azalpenak ematen dizkien bideo sorta argitaratu du.
> Bideo guztiak: klik hemen