Ikoitz blog naiz+

'Eutsi', euskaraz ikasi eta sendatzeko plana

Eutsi plana aurkeztu du Leioako Campuseko Medikuntzako Asanbladak euskaraz ikasi eta sendatzeko helburuan urratsak emateko. Hiru azaro nagusi identifikatu dituzte: MIR azterketa erdaraz egitearen obligazioa, euskarazko matrikulazio maila baxua eta irakasle euskaldunen urritasuna. Guzti hauei buelta emateko eta medikuntza euskalduntzeko asmoz sortu dute Eutsi.

Kaleratu duten oharra:

Berri ezinhobe batekin gatorkizue! PROIEKTU BERRIA!!!

Ezaguna denez, UPV-EHUn ezinezkoa egiten digute euskaraz ikastea. Ez dugu etsiko eta EUTSI egingo diegu gure aldarrikapenei, oraindik ez dugu ahotsa galdu, hitza ken nahi diguten arren.

Hala ere, eraldaketarako bidean alternatibak sortu behar ditugula sinisten dugulako, EUTSI Plataforma digitala sortu dugu.
Urte beteren ostean eta hamarnaka kidek betetako lan paregabeari esker, jada sortu dugu guztiontzat eskuragarri egongo den apunteen plataforma, euskal adarrean matrikulatutako Medikuntza Graduko jakintza guztiak bilduko dituena.

Horri esker, kalitatezko euskal hezkuntza helburu duen bidean pausuak emango ditugu:

1.Ikasle zein irakasleei lana erraztuko diegu; batetik, ikasleei, apunteak eskura dezaten eta batez ere, irakasleei, klaseak emateko materiala eskainiz.

2.Klase guztien edukiak online plataforman egotearekin batera, herritar ororen esku geratzen da hau kontsultatzea, horrela, medikuaren autoritate eta elitizazioarekin bukatzen da eta medikuntzaren inguruko jakintza gizarteratzen da, autoformakuntza eta zalantzak argitze aldera.

3.UPV-EHUk inposatzen dituen edukiei buelta eman eta programako jakintza guztiaz gain, (auto)kritika eta hausnarketara bideratutako eduki alternatiboen atala ere eskuragarri egongo da plataforman; apunteak irensteaz gain, buruari eragin eta gurea den hezkuntza eraikitzeko.

Honekin guztiarekin, gainera, konpetibitateari eta indibidualtasunari planto egiten diegu; kolektibizazioan eta elkarlanean oinarritutako sistema-ereduan sinisten dugulako.

Plataformaren parte izan nahi baduzu, bota iezaguzu korreo bat ondorengo helbidera: eutsiapunteak@gmail.com.

Esker anitzak eman behar dizkiegu proiektu honetan era batean edo bestean parte hartu duten guztiei, zuek gabe hau ezinezkoa izango baitzen!!!

Zure zain gaude, zehaztasun, zuzenketa, zalantzaren bat izatekotan jar zaitez gurekin harremanetan!

Bidean zehar gabiltza, mediku izatea helMUGA duen bide malkartsuan, oztopoz beterikoa. Jarri dizkiguten oztopoak desegiteaz gain, baina, gure bide paraleloa sortzeko gai gara ere, eta eztropezu egingo badugu ere, altxatzeko indarrak ez ditugu inoiz galduko!

MEDIKUNTZA EUSKALDUNTZERA GOAZ!!!!!!!